Logo de Amaata: inspirado en grafitos de Iruña-Veleia e Irulegi.

Bideak lotzen gaitu: Pirenaeus proiektua eta urrezko eraztunak Pirinioetan

Bideak lotzen gaitu

Horixe xuxurlatu ei digu Astorga-tik Bordele-ra zihoan ITER XXXIV bide erromatarrak: bideak lotzen gaitu.

Pirineo bi aldetako euskal jendeok lotzen gintuen bideak orduan eta, orduan bezalatsu, gaur egun ere lotzen gaitu, mendiaren bi magaletan, kulunkan.

Pirenaeus proiektuaren helburua

Ezkontza eguna bailitzan, maiatza izaki, urrezko eraztunak jantzita azaldu dira hitzordura Benafarroa eta Nafarroa Garaia, Pirenaeus proiektuari esker.

Pirenaeus proiektu horren helburua zera da: erromatar garaiko Iter XXXIV galtzada induskatu eta ikertu, bidea bera eta bide bazterreko azpiegiturak.

Horretan jardun dute:

  • Artzin (Artzibar, Agoiztik goruntz, Urrobi goiti),
  • Auritzen (Espinal-Burguete),
  • eta azken urteotan Donazaharren ere, Ibañeta lepoaren bertzaldean, iparraldean.
Pirinaeus proiektuaren aurkezpenean parte hartu duten ordezkariak, urrezko eraztunen irudiaren aurrean.
Aurkezpen-ekitaldia Iruñean, publikoaren aurrean, Hizketan Oihane Mendizabal eta Fanny Larre. (Argazkia: neurea)

Lanaren emaitza

Gaur goizean, Iruñean, Aranzadi Zientzia Elkarteak I. edo II. mendeko bi pieza arkeologiko aurkeztu ditu. Aztarnategi arkeologikoetan aurkitu dituzte biak:

  • Bata Donazaharren (Sant-Jean-le-Vieux, Garazitik hurbil, Pirineo Atlantikoetan),
  • eta bestea lehendik aurkitutako Zaldukoa (Auritz–Auritz-Berri).
Pirinaeus aurkezpen-ekitaldia, ikusleak eserita eta Oihane Mendizabal eta Fanny Larre hizlari gisa.
Ezkerretik hasita: Oihane Mendizabal, Fanny Larre, Ana Ollo (Nafar Gobernuko Presidenteordea), Pierre Eyherabide (Donazarreko auzapeza-alkatea), Unai Irigarai (Auritzeko alkatea) eta Nicolás Camino (Luzaideko alkatea) (Argazkia: neurea).

Bi eraztun, bi istorio

Erromatar garaietako urrezko bi eraztun xarmanta aurkitzea izan da elkarlan horren emaitza, bertzeak bertze, eta hori aurkeztera etorri dira Iruñeara Oihane Mendizabal zuzendaria eta Fanny Larre, aditua, gaur, maiatzaren 26an.

Begi bistara, urrezko eraztun horiek, biek, elkarren antzekoak dirudite. Antzekoak bai, baina ez berdinak, Fanny Larre adituak argitzen digunez:

  • Donazarren aurkitutakoak irudian erromatar soldadu bat du: zutik dago eta lantza bat du eskutan. (Galia erromatarretik datozen eraztun guztietan omen dago irudi bertsua.)
  • Zalduakoak, berriz, Fortuna jainkosaren irudia du: oparotasuna eta zoriona irudikatuz.
Oihane Mendizabal, urrezko eraztunen irudiaren aurrean, Pirinaeus proiektuaren aurkezpenean.
Oihane Mendizabal, pozik eta harro, prentsaren galderak erantzuten (Argazkia: neurea)

Aliantza bat, bi eraztun

Beti ere, bi eraztun, bi aliantza, bide horretan lanean jarraitzeko bi bidelagun. Eta horrek, bide zaharretan bezala, gaur egun ere elkartzen gaitu.

Informazio osagarria

Proiektu honi eta aurkikuntza arkeologikoei buruzko informazio gehiago irakur daiteke honako esteka hauetan:

Aranzadiren bideoa, YOUTUBEn ikusgai 10,50 min.  Vídeo en castellano con subtítulos.

 

En Tendencia

IRULEGIKO ESKUA (III): Continúan las aportaciones y el debate.

 Mano de Irulegi III:  Interés desbordante en la gente e...

DFA ha presentado en público: Memoria Iruña-Veleia (2010-2020)

Puesta a disposición del públicoconenlaces directos a cada artículo...

Wikipedia, la «vasconización tardía» y la Comisión

En este post quiero motivar a los lectores a...

Artículos Relacionados