01 mayo 2021

Solidaridad con Eliseo Gil

 

Elkartasun ekonomikoa Eliseo Gilekin

Jakina denez, Eliseo Gil Zubillaga, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria izandakoa, grafitoak faltsutzearen errudun jo zuen Gasteizko zigor-epaitegi batek 2020an. Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta zenbait diru-zigor ere bai, 15.000 euro inguru denera. Duela gutxi jaso du diru-zigorra berehala ordaindu behar duela ohartzen dion autoa. Esan beharra dago Eliseo Gilek Babes Helegitea aurkeztua duela Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

Sententzia guztiz bidegabea izan dela pentsatzen dugu, epaiketan ez baitzen frogatu grafito bakar baten faltsutasuna ere, eta ondorioz are gutxiago Eliseo Gilen autoretza. Urte luze hauetan gaia hurbiletik jarraitu dugunok garbi ikusi dugu zer nolako bidegabekeria egin den gure kultura ondarearen  zein pertsona batzuen kontra. zeintzuen delitu bakarra aurkikuntza harrigarri bat egitea izan den.

Honengatik guztiagatik, eta haren diru-egoera larria ezagututa, dei egiten diogu gaiarekin sentibera den pertsona orori elkartasuna erakutsi diezaion Eliseo Gili eta  bere ekarpentxoa egin dezan diru-zigorra

ordaindu ahal izateko. Hau dela eta eskatzen dugu bakoitzak ahal bait lehen  sar dezala nahi duen kopurua ondorengo kontu korrontean:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 BIC Laboral Kutxa: CLPEES2MXXX (Unzalu-Fontaneda-ren izenean dago, titularren deiturak). Bilketaren bilakaeraren berri emango da sarri-sarri ondorengo blogetan: Ama Ata, Iruña-Veleia Martxan eta Iruña-Veleia, gezurra ala egia.

Milesker!

Eskariaren sinatzaileak: SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan,  Martin Ttipia

Gasteiz, 2021eko apirilaren 30ean

Solidaridad económica con Eliseo Gil

Como es sabido, Eliseo Gil Zubillaga, en su día director de la excavación arqueológica de Iruña-Veleia, fue declarado culpable de falsificación por un juzgado de lo penal de Vitoria-Gasteiz en 2020. Se le condenó a dos años y tres meses de prisión, y se le impusieron varias sanciones económicas que suman en total unos 15.000 euros. Ha recibido recientemente un auto en la que se le apremia al pago. Cabe señalar que Eliseo Gil ha presentado Recurso de Amparo en el Tribunal Constitucional.

Consideramos que es una sentencia totalmente injusta, ya que durante el juicio no se demostró la falsedad de ninguno de los grafitos en cuestión, y por lo tanto menos aún la autoría por parte de Eliseo Gil. Los que hemos seguido de cerca la cuestión durante estos largos años hemos podido comprobar el infame atropello que han sufrido tanto nuestro patrimonio cultural como unas personas cuyo único “delito” fue realizar un hallazgo extraordinario.

Por todo ello, y sabedores de su precaria situación económica, apelamos a todas las personas sensibilizadas con el asunto a solidarizarse con Eliseo Gil y a contribuir al pago de las injustas sanciones, ingresando a la mayor brevedad posible la cantidad que cada cual considere oportuna, en la siguiente cuenta:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 BIC Laboral Kutxa: CLPEES2MXXX (a nombre de Unzalu-Fontaneda, apellidos de los titulares).  Se informará puntualmente de la evolución de la caja en los blogs  Ama Ata, Iruña-Veleia Martxan y Iruña-Veleia, gezurra ala egia.

¡Muchas gracias!

Firman la solicitud las entidades: SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan, Martin Ttipia

Vitoria-Gasteiz, a 30 de abril de 2021