Hizkuntzak edo
dialektoak: botere kontua
Dialektoak hizkuntzen aldaerak dira, lurralde eremu
txikiagoetan erabiltzen direnak. Horren adibidetzat (…) euskalkiak; eta (…) portugesa,
katalana edota italiera, esaterako, latin arrunta ren dialektoak dira.
Dialektologia. Alta, izen hori izan arren, dialektologoek
azpimarratu ohi dute dialektoak baino hizkuntza - aldaerak aztergai dituztela.
Izan ere, dialekto terminoak (…) gutxiespen
zentzua eskuratu du (besteenak hartu izan dira dialektotzat, ez norberaren
hizkuntza).
Lurralde eremuaren arabera gertatzen dena, batzuetan, geolekto
deitzen da. (…) klase soziala, adina, talde etnikoa eta beste faktore batzuen
araberako hizkuntza - aldaerak ere badira. Estratifikazio sozialari (hots,
gizarte batean gertat zen den botere eta prestigioaren mailaketari) lotutako
hizkuntza - aldaera horiek soziolekto izena hartzen dute, (gazteen hizkera
bereziak, azpikultura jakinei loturikoak, AEBko afroamerikarren etnolektoa ,
eta abar). (…) Langile - klasearen hizkera, horrela, ez da erregistro kulturako
(hedabideetan zein eskolan erabiltzen dena) egokitzat hartzen; eta telebistetan
aritzeko, adibidez, aldaera batzuk “aukeratzen” dira (Andaluziako telebistako
aurkezleek ez dute espainieraren andal uziar aldaeran hitz egiten).
Garrantzitsuena ez dira hizkuntza horren balizko
ezaugarriak, mintzaira hori darabilen talde sozialaren botere kokapena baizik. (…)
Max Weinreich: “hizkuntza bat gudarostea eta itsas armada dituen dialektoa da”.
Jugoslavia ohian, adibidez, hizkuntza ofiziala serbokroaziera
zen (mazedoniera eta eslovenierarekin batera). (…) Kroaziako estatu berriak
kroaziera aldarrikatu zuen nazio hizkuntza, hots, latindar alfabetoz idatzitako
aldaera; eta, ondoren, Serbiak ere serbiera hartu zuen bere hizkuntzatzat
(serbiera zirilikoz zein latindarrez idatz daiteke). Geroago, Bosnia - Herzegovinako
bosniakoek (hau da, musulman gisa ezagutuak) serbokroazieraren aldaera propioa
aldarrikatu zuten berezko hizkuntza gisa, bosniera; eta gaur egun hizkuntza
hori ofiziala da Bosnia - Herzegovinan, serbiera eta kroazie rarekin batera. (…)
Jugoslavia ohiko herritarrak, Estatua desegin eta egun batetik bestera hiru
hizkuntza ikasi zituztela esanez txantxetan aritzen dira.
Montenegro 2006an bereizi zen Serbiatik, eta urtebete
geroago aldarrikatu zuen montenegroera hizkuntza ofizial (ordura arte, bertako
mintzaira serbieraren barruan sailkatzen zen).
1992an, Moldavia SESBetik independentzia aldarrikatu zuen. (…).
Moldaviera errumanierak Moldavian hartzen duen izena besterik ez dela
hizkuntzalari guztiek onartu arren, (…) oraindik ere Moldaviako konstituzioan
hizkuntza ofiziala moldaviera dela adierazten da.
Ezagunagoak agian, valentziera eta katalana, edota portugesa
eta galizieraren artekoak dira.
Gertuko inguru geografiko edo sozialetan erabiltzen den hizkuntza
- aldaerari ekolekto ere deitzen zaio. (…) Pertsona bakoitzak hitz egiteko duen
modu bereziari idiolekto deitzen zaio. (…) Basilektoa hizkuntzaren behe - mailako
erabilera izendatzeko erabiltzen da, normalean ahoz soilik gertatzen dena,
baina hizkuntza talde sendorik osatu gabe . Akrolektoa, berriz, formaltzat
hartzen den hizkuntzaren erabilera izendatzeko erabiltzen da.
Egilea: Iker Iraola Arretxe. Testu osoa: http://www.gaiak.net/zazpika/dokumentuak/deskarga_119.pdf