11 julio 2020

NOTA DE PRENSA DE SOS IRUÑA-VELEIA Y MARTIN TTIPIA

Uztailaren 23an hasiko litzatekeen eta Iruña-Veleia Argitu plataformako kidez osoturiko Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose-grebalariak taldeak burutu asmo duen gose-greba dela eta, zera adierazi nahi dute plataforma horren partaide diren SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia erakundeek:

1)    Ez gaudela gose-grebaren aurka muturreko egoeren aurrean muturreko baliabide gisa.

2)    Orain dela egun batzuk Eliseo Gilen defentsak errekurtsoa aurkeztu zuela Arabako Probintzia Auzitegian absoluzioa eskatuz. Uste dugu une prozesal honetan gose-greba batek ez diola defentsari inolako mesederik egiten eta agian kalte egin diezaiokeela.

3)    Gose-grebalarien prentsa-oharraren arabera, Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari eta, oro har, politikariei egiten zaie dei beren iritzia lehenbailehen eman dezaten argitzearen aldeko mugimenduen oinarrizko aldarrikapenei buruz: analisiak eta indusketa kontrolatuak. Adierazi nahi dugu legebiltzarra eta gobernua ez direla beren ohiko funtzionamenduan izango hilabete batzuk igaro arte, hau da, iragarritako gose-grebak iraun dezakeen epearen garaian.


4)    SOS Iruña-Veleiako eta Martin Ttipiako zenbait kide saiatu dela grebalariak konbentzitzen gose-greba une honetan egitearen desegokitasunaz, baina ahaleginak ez duela fruiturik eman.

5)    SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia aldendu egiten direla gose grebatik.

6)    SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipiak Iruña-Veleia Argitu plataformako kide izaten jarraitzea berraztertuko dutela.

7) SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak borrokan jarraituko dutela gaia erabat argitu arte. Gai zientifiko baten aurrean gaude, metodo zientifikoen bidez erabaki behar dena.
SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia

Gasteiz, 2020ko uztailaren 12n.


*******************

Ante el anuncio de una huelga de hambre que daría comienzo el próximo 23 de julio, protagonizada por un grupo de personas que firman como Iruña-Veleia Argitzearen aldeko gose-grebalariak, pertenecientes a la plataforma Iruña-Veleia Argitu, las entidades SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia, miembros de dicha plataforma, queremos manifestar lo siguiente:
1)    Que no estamos en contra de la huelga de hambre como recurso reivindicativo extremo ante situaciones extremas.

2)    Que hace unos pocos días la defensa de Eliseo Gil presentó recurso ante la Audiencia Provincial de Álava pidiendo su absolución, recurso que tardará algunos meses en ser resuelto. Consideramos que en este momento procesal una huelga de hambre no beneficia en nada a la defensa y que quizás podría perjudicarla.

3)    Según el comunicado de prensa de los huelguistas, se interpela al Parlamento Vasco, al Gobierno Vasco y a los políticos en general para que se posicionen urgentemente en relación a las reivindicaciones básicas de los movimientos pro esclarecimiento: analíticas y excavaciones controladas. Queremos señalar que tanto el parlamento como el gobierno no estarán en su normal funcionamiento hasta dentro de unos meses, plazo superior a lo que pudiera durar la anunciada huelga de hambre.

4)    Que miembros de SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia han tratado de convencer a los huelguistas de la inconveniencia de una huelga de hambre en este momento pero que su intento ha sido baldío.

5)    Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia se desvinculan de la huelga de hambre.

6)    Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia reconsiderarán su permanencia en la plataforma Iruña-Veleia Argitu.

7)    Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia seguirán luchando hasta conseguir el total esclarecimiento del tema: un tema científico que ha de resolverse por métodos científicos.

SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia.
Vitoria-Gasteiz a 12 de julio de 2020