http://www.berria.eus/paperekoa/1740/019/001/2015-11-14/gogoratzen.htm
Gogoratzen Iruña-Veleiako aztarnategitik
iritsi zitzaigun albiste harrigarria eta haren ostean sortu ziren
faltsutze-salaketa eta eskandalua? Gogoratzen zein familiarrak egin
zitzaizkigun ostraka, grafito edo terra sigilata bezalako hitz
eta espresioak? Gogoratzen auzia epaitegira eraman zutela? Laster zazpi
urte beteko dira eskandalua lehertu zela, eta auzia isiltasunaren
izararekin bilduta dago, sarkofago bat bailitzan, epaitegiko
kanposantuan.
Gogoratzen Eliseo Gil arkeologoarekin? Batzuentzat
faltsutzaile bat den bitartean, beste batzuek uste dute satsetan
sortutako interes sasikoen biktima bat dela. Haren kontrako akusazioa
instrukzio fasean dago oraindik. Zazpi urte eta gero! Eta auskalo noiz
emango duten epaia. Justizia, itsua izateaz gainera, bada herren mantsoa
ere. Injustua alegia: nekez uler daiteke auzia bera eta halako
salaketak gainean dituen profesional bat hainbat urtez egotea epaileek
zer erabakiko.
También Anjel Lertxundi, escritor - Premio Nacional de Ensayo y Premio Euskadi de Literatura, se escandaliza por 7 años de injusticia...