Izenburu hau duen elkarrizketa
iritsi zitzaidan duela gutxi Euskonews-en partetik nire emailera, betiko legez.
Ale hura Euskal Herriko zientziari buruzkoa zen eta argitaratutako artikuluen
artean zientzialari euskaldun bati (Euskal Herriak emandako zientzialaririk ospetsuenetakoa, artikuluak dioen bezala) egindako elkarrizketa zekarren, izenburu
hori zuena, elkarrizketatuaren hitzak, hain zuzen ere. Harrotasun usaina sumatzen dut Euskal Herriak bere
zientzialariekiko erakusten duen maitasunean.
Nahi gabe, Iruña-Veleiarekin pentsatu nuen berehala artikulu horren izenburuaren hitzok irakurtzean. Harrotasuna gauza ona delako, baina harrokeria ez. Euskal Herriak ez du jokabide ez dotorerik ez miresgarririk izan zientziari dagokionez azken urteotan, nire uste apalean. Barregarri eta penagarri gelditu da, ordea. Politiko batek ikerketa zientifikoa itxita zegoela esan zuen aurkitutako grafitoen aferaren hasieran. Zientzialari baten ezaugarri garrantzitsuena jarraikitasuna da. Jarraikitasuna. Etena eman zion politiko hark beharrezkoa zen eta hasten ari zen ikerketa zientifikoari. Nola liteke? Baliteke pertsonaia hura politikoa eta ez zientzialaria izateagatik gertatu izana. Politikoak politikoak dira. No se le puede pedir peras al olmo.

Komisio Zientifiko hartan, baina,
madaririk eskatu ezin zaion politikoa buru zegoen komisio hartan,
Iruña-Veleiako grafitoak aztertzeko sortu zen Komisio Zientifiko hartan,
alegia, beste kideak ez ziren politikoak, zientzialariak baizik. Nola liteke, beraz, beraiek ere bukatutzat ematea
une horretan hasi beharreko ikerketa zientifikoa? Nola liteke beraiek ere jarraikitasunari
ez eustea? Nola liteke gaur egun ere, zortzi urte igarota grafitoen berri
izan genuenetik, burutu ez den ikerketa beraiek geldialdi hotz honetan –gerra
hotz honetan- edukitzea, jarraikitasunik gabe ibiltzea zalantza
dagoenean –zalantza badagoelako-? Auzia epaitegietan dago oraindik, erabakirik
ez da hartu, faltsifikazioa izan den ala ez ez dago batere argi, grafitoak
benetakoak direla pentsatzen duenik badago; faltsuak direla esaten dutenei
erantzun zaie (edo esan zutenei, isil-isilik baitihardute erantzun
zitzaienetik); haiei eta faltsutasun hura frogatuko luketen haiek emandako
argudioei ere erantzun zaie, zalantza berton dagoela erakusten duena…; zalantza
bat egonez gero, txikiena badaere, nola liteke gaiaren jarraikitasunik ez
existitzea zientzialaritzat jotzen direnen artean? Ez al da zalantza
zientziaren hazia?
Baten batek esango du urtarrilean irakurri zuela egunkarietan Madrilgo
laborategi batean analitikak egin zitzaizkiela behingoz grafito madarikatuei
eta modernoak zirela ondorioztatuta zegoela. Beraz bai, oraingoan
bukatutzat eman daitekeelakoan afera. Prentsaren bonba mediatiko horri ere
erantzun zaio, baina: argudioak ongi azalduta, ikerketa sakon eta latz bat
hilabetetan zehar egin ondoren, SOS Iruña-Veleia plataformaren aldetik.
Azaroaren 17an Gasteizen SOS-ek emandako hitzaldian analitika faltsu horien berri izan genuen, ikerketa zientifikoak
sei urte itxita daramatzalarik (bukatuta ez, alajaina, SOS-i eta beste hainbati
esker), eta bertan entzundakoa egia bada…, bertan entzundakoa egia bada… bertan
entzundakoa egia bada!
Zientzialari baten ezaugarri
garrantzitsuena jarraikitasuna da. Jarraikitasuna, Koen van den
Driessche-rena. Egiaren atzean sei urtetan ia lorik egin ez duen zientzialaria,
zientzia eta egiaren izenean lan itzela eta jarraia egiten duen
Belgikako geologoarena bai jarraikitasuna.
Koen Van den Driesschek Madrilgo
laborategiko analisiei buruz emandako hitzaldian jakin izan genuena egia
bada…pentsatu beharra izango dugu ez Euskal Herrian ez Madrilen, Iruña-Veleiako
aferari irtenbiderik ez dela aurkitu nahi, hain zuzen ere. Zientzialari baten ezaugarri garrantzitsuena jarraikitasuna da, arazo
bati irtenbidea aurkitzeko borondatea.
Zientzia egiteko borondaterik
egon ez bitartean, harrokeria jo beharko da Euskal Herriak bere zientzialariekiko
duen ikuspuntu itsua eta harrotua.