Kapanaga Gogoratuz – Uztailaren 12an, Otxandion

–    Berak idatzitako letrei musika jarri zioten kantariak izango dira bertan: Gontzal Mendibil, Niko Etxart, Josu Zabala, Patxi Villamor, Txomin Bengoa, Xeberri
–       Bera ezagutu zuten bertsolariek ere zeresanik izango dute: Xabier Amuritza, Unai Iturriaga eta Igor Elortza
–          Otxandioko Abesbatzak parte hartuko du
–    Interneten euskal ikerle hau ezagutu zuten hainbat pertsonek berari buruz grabatutako bideoak eskegi dira: Xabier Kintana, Txema Montero, Jose Luis Lizundia, Juan Kruz  Gorroño, Juan Luis Goikoetxea, Juan Martin Elexpuru, Serafin Basauri…
–          Eguerdian bazkari-solasaldia egongo da, Korostondo jatetxean

Datorren uztailaren 12an Otxandion egingo den ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Bertan Bittor Kapanaga gogoan izango dugu bere heriotzaren 3. urteurrenean, euskal kulturan erreferente bat izandakoa.

Berrikuntzaren alde: Bittor oso aurreratuta egon zen bere garaian eta sektore askotan ideia eta ekimen berriak lagundu zituen: Otxandioko lantegi kooperatibo baten sorrera, etxebizitzen kooperatiba, negutegiak, San Blasetan nekazari berritzaileak saritzeko beharra, zinema aretoa Otxandion, Durangoko Azoka…

Euskal mundu ikuskera: Bittor Kapanaga euskal mundu ikuskeraren alderdi garrantzitsuak landu zituen: “aba” erroa, erlijio zaharra, hiru zuhaitzen kultura, bi iberiak, egun eta hilabeteak, mediterraneoko kultura zaharrak, koloreak, zenbakiak, antzinako erlijioa, etab.
kapanaga.files.wordpress.com/2012/07/euskaldunon-ikuskera.pdf
http://bideoak.ahotsak.com/BER011/kapanaga.pdf
Joxemiel Barandiaranek asko estimatzen zuen eta kooperatibagintzan aritu beharrean, euskal kulturan aritzeko animatu zuen, intuizio handiko gizona zelako. Olentzaroari garrantzi handia ematen zion eta berari buruz liburu batzuk idatzi zituen.

Euskal kantagintzan: Berak sortutako letra batzuk oso famatu egin ziren Gontzal Mendibil, Patxi Villamor, Josu Zabala eta beste kantariren batzuen ahotan: Araban bagare, Nora zoaz nora goaz, Herria maitatzeko.  Araban bagare:  www.youtube.com/watch

Euskeraren jatorria: Teoria oso berezia sortu zuen gure hizkuntzaren jatorrian, hitzak sortzean hiru multzotan bereizten zituztela adieraziz: izatasuna (iz), egitea (in) eta getasuna (il). Bizitza hiru erro hauen bidez laburtu zuen: iz (izan), in (egitea), il (iltzea). “Garapen” hitza ere euskera batuari egindako bere ekarpena izan zen.

Berau ezagutu zutenen testigantzak: Ahotsak-en berau ezagutu zuten testigantza asko jaso dira, arlo guztietatik: kultura, euskera, ekonomia, nekazaritza, politika, etab.
http://www.ahotsak.com/proiektuak/bittor-kapanaga/?page=1

Utzi digun ondarea: Berau ezagutu zuten batzuek talde bat osatu dute eta Bittorrek idatzitako lanak aztertzen ari dira, idazlan asko utzi dizkigulako, arlo guztietakoak:  saiakera, gutunak, olerkiak, euskeraren ikerketa, etab.

Bazkari-solasaldia. Egun berean, eguerdian, Otxandioko Korostondo jatetxean bazkari-solasaldia ere antolatu da. Bertan, Otxandioko aztiari buruz hitz egin, gogoratu, berak irakatsikoaz gogoeta egin eta hainbat kontuz hitz egingo da.

Prezioak. Kantaldiak 6 euro balio du eta Bazkaria+kantaldia 25 euro. Bazkaria aurretik ordaintzeko: 2095-0113-10-9109602853. Abonuan izen-abizenak jarri