29 marzo 2017

Hasier Etxeberria hil da.

Argazkia: Andoni Canellada / Argazki Press
Iruña-Veleiaren korapiloa askatuta ikusi aitzin, 
joan egin da, minbiziak jota.

Hasier Etxeberria: Kazetaria ETBn, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, idazlea, blogaria...
Iruña-Veleiako aferaz mintzo izan da behin eta berriz, batipat analitak eskatuz:

 http://zuzeu.eus/euskal-herria/non-daude-iruna-veleiako-analitikak/ (ZUZEU, 2013)

 Azken aldian Ertzaintzaren txostenak sortzen zizkion zalantzaz hausnartu zuen (ZUZEU, 2015)

http://zuzeu.eus/kultura/zalantzak-sortzen-dizkit-ertzaintzaren-iruna-veleiako-txostenak/

Hasierren ustetan, faltsuak izan behar zuten ostrakak, hala aitortu zuen post honetan, baina hala ere zorrotz mintzo da Polizia Judizialak eginiko txostenaz. Eztabaida sutsua piztu zen horren ondoren.

(Iruzkinen artean, Izbor izengoitidun batek zionari erreparatu:

Nahiko lukete zientzia “exaktu” batzuek lortu hizkuntzalaritza historikoko metodo konparatzaileak lortu duen zehaztasu frogatua.    
                                                                                                              
Izbor 2015-12-10 08:5  
(Hizkuntzalaritza historikoak) ez du huts egin azken 160 urteotan (asmatu zenetik, alegia).

Agur, milesker aurpegia ezartzeagatik, Hasier. Iruña-Veleiaren egia jakin aitzin, Arkizeko hegi(a)tik hegan egin behar izan duk. Egia aurkituko al duk larre berrietan?
Hemen, sastraka artean guk ere egiaren bila jarraitzen diagu.