01 mayo 2021

Solidaridad con Eliseo Gil

 

Elkartasun ekonomikoa Eliseo Gilekin

Jakina denez, Eliseo Gil Zubillaga, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria izandakoa, grafitoak faltsutzearen errudun jo zuen Gasteizko zigor-epaitegi batek 2020an. Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta zenbait diru-zigor ere bai, 15.000 euro inguru denera. Duela gutxi jaso du diru-zigorra berehala ordaindu behar duela ohartzen dion autoa. Esan beharra dago Eliseo Gilek Babes Helegitea aurkeztua duela Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

Sententzia guztiz bidegabea izan dela pentsatzen dugu, epaiketan ez baitzen frogatu grafito bakar baten faltsutasuna ere, eta ondorioz are gutxiago Eliseo Gilen autoretza. Urte luze hauetan gaia hurbiletik jarraitu dugunok garbi ikusi dugu zer nolako bidegabekeria egin den gure kultura ondarearen  zein pertsona batzuen kontra. zeintzuen delitu bakarra aurkikuntza harrigarri bat egitea izan den.

Honengatik guztiagatik, eta haren diru-egoera larria ezagututa, dei egiten diogu gaiarekin sentibera den pertsona orori elkartasuna erakutsi diezaion Eliseo Gili eta  bere ekarpentxoa egin dezan diru-zigorra