Xamarrek,
Euskara Jendean (2006), adituen ustez antzinatasun gorena (paleolitikoa ala neolitikoa) izan dezaketen hitzak zerrendatu zituen. Zerrenda hori gure eskutik osatuz, eman diren zenbait irakurketa askeagoak erantsiz, eta antzeman daitekeen antzinatasunaren arabera ordenaturik:
1 Oinarrizko elementuak.
Oinarrizko elementu askoren hitzak silaba bakarrekoak dira; sarri, onomatopeiak oinharrizko elementu horien antza egiten; eta, gainera, beste hitz batzuen sustrai gisa jarduten dira. Berezitasun guzti hauek ziur aski paleo-hitzak direla iradokitzen digute.
Adibidez: su, ur, lur, zur; huts, hats, hatz, hits, hitz; hortz, hotz, hots, ertz; jo, jan.
2 Ur, Lur, eta Elur.
Lurraren bizitza uraren gainean eraikitzen dela garbi zekusaten arbasoek: Lur hitzak Ur hitza du erro gisa, eta Elur hitzak bai Lur hitza eta, horren bidez, Ur hitza ditu erro. Begien bistakoa ematen du elurtutako lur baten bizi zirenak asmatu zituztela hitz horiek; hots, paleolitoko izotzaldian.
Nabarmeneko irakurketan, Elur hitza Lur hitzetik Ur hitzetik baino gertuagoa egotea, elurrak lur guztia estaltzen duen garaietan du zentzu gehien, Xamarren ustez.
Sakoneko irakurketan, Lur hitza Elur eta Ur hitzen arteko zubia izateak Lurraren ideian osatutako munduikuskera bat erakuts dezake, euskal mitologiak egiten duen bezala.
3 Zur, Ur eta Lur, eta zuhaitz.
Kasualitatea baino kausalitate bat egon daiteke ere Zur hitzan. Paleolitoan eta neolitoan gehien erabiltzen zen lehengaia zen zura ala egurra (nahiz eta zientziak ‘litos’ edo harria, hots, denboran mantentzen den lehengaia erabili duen bere izen horiek egiteko). Eta Zura Lur etik ataratzen da, lurretik sortutako zuhaitzetatik, eta han Ur edo urak emandako bizitzarekin. Beraz, aurrekoa arrazoitzen du, berriz ere: urak lurrean ematen du bizitza, zura lehengaian eraldaturik biak.
Ideia hau bultzatzen du, berriz ere, Zuhaitz edo zur-haitz, hots, ‘zurezko haitza’ ala ‘zura ateratzen