01 febrero 2019

Euskal Sena 4.1 Euskalsendunak. Los euskalsendunes.



EUSKALSENDUNA EUSKAL SENA ONARTZEN ETA PRAKTIKATZEN DUENA DA, BAI KONTZEPTUALKI ETA BAI BIZITZAN ETA ESPERIENTZIETAN.



. EUSKALSENDUN ES QUIEN ACEPTA Y PRACTICA LA EUSKAL SENA, TANTO A NIVEL CONCEPTUAL COMO DE VIDA Y EXPERIENCIAS.

Euskalsenduna euskal sena onartzen eta praktikatzen duena da.
. Euskalsendun es quien acepta y practica la euskal sena.
 
Euskalsenduna euskal sena onartzen eta praktikatzen duena da, ‘euskaldun’aren pareko definizioari jarraiki.

Euskalsendun es quien acepta y practica la euskal sena, de acuerdo con una definición pareja a la de ‘euskaldun’.
Nola arakatu eta praktikatu Euskal Sena?
. ¿Cómo explorar y practicar la Euskal Sena colectivamente?

Norbanako mailan, euskal sena bizibarritu gura dauanak irekia dauka bidea. Euskeran, mitologian eta beste kultur espresioetan mantentzen diran gakoak ezagutu eta landu daikez, alkimista moduan, bere baitan hazi eta loratu daitezen.
A nivel individual, quien busque revitalizar la Euskal Sena, tiene el camino abierto. Puede conocer y practicar las claves escondidas en el euskera, la mitología y otras expresiones de la cultura, a modo de alquimista, para hacerlas crecer en su interior.
. Maila kontzeptualean edo intelektualean,
izaki guztien baitan bardintasuna eta batasuna ulertuz.
A nivel conceptual o intelectual, entendiendo la igualdad y la unidad de todas los seres.
. Bizitza edo esperientzia mailan, sorgiñek landutako metodoaren bidez: gure pertzepzioak eta ekimenak bardintasuna eta batura gauzatzera eroan, hasiera batetan, eta pertsona batzuentzat, droga naturalak hasieran lagungarriak ala
beharrezkoak izan daitezkeelarik.
A nivel vivencial o experiencial, practicando el método desarrollado por las sorgiñas: llevar nuestras percepciones e iniciativas a plasmar y materializar esa igualdad y unidad, siendo que al comienzo, para algunas personas, pueden ser útiles o necesarios las drogas naturales.
Kontzeptuen ulerpenari buruz, Antzinako herrietan Sena mantentzeko eta igortzeko modurik garrantzitsuena ez da izan era idatzia. Antzinako gizarteetan, mitologiaren bidez igortzen zen belaunaldiz belaunaldi, batez ere. Gizarte mendebaldarretan transmisio bide hori galduta dago, baina hizkuntza, mitologia, ohiturak eta erakundeen bidez nahikotxo antzeman dezakegu arbasoengandik oinordetzan harturiko euskal sena. Hauetan izan da fosilizatua. Sobre el nivel conceptual, en las sociedades antiguas, la forma más importante de mantener y transmitir el genio de un pueblo no era de forma escrita. Se transmitía ente generaciones, principalmente, a través de la mitología. En las sociedades occidentales, esta vía de transmisión se ha perdido, pero podemos hacernos una buena idea de cuál es el Ser o Genio Vasco heredado de nuestros antepasados atendiendo al euskera, a la mitología vasca, a las costumbres y a las instituciones históricas vascas. Es allí donde ha quedado fosilizado.
Esperientziaren mailan, bide sekretua izan da, jazarpenengatik, eta oso neketsua eta zaila, isekagarria izan gabe hitzez adierazteko zailtasunak dituena. Interesa baduzu, jarri harremanetan dokumentu honen arduradunarekin.

Sobre el nivel vivencial, ha acostumbrado a ser una vía secreta, por lo perseguida, y muy ardua, difícil de expresar en palabras sin caer en lo ridiculizable. Si estás interesad@, ponte en contacto con el responsable de este documento.
Euskal Sena jendartean auzolanen bidez arakatzea eta praktikatzea da konsistenteena. 

. Explorar y practicar la Euskal Sena colectivamente en auzolanes es lo consistente.
Jendartean euskal senaren gakoak lantzeko eta eraberritzeko, sen horrekiko era leialean, auzolanak dira bidea.
Para cultivar y revitalizar la Euskal Sena, de manera coherente y fiel a ella misma, los auzolan son el camino.
Kontzeptualki, euskal sena arakatuz; hots, aurrekoak ikertuz. Euskal Sena Taldea euskal baloreen axiologia, euskal idiosinkrasia eta komunitate espiritua beerreskuratzeko osatu da, geroarako gida izatearen helburuarekin.
Conceptualmente, investigado la euskal sena. Euskal Sena Taldea se conjura en auzolan para recuperar los valores vascos y su axiología, la idiosincrasia vasca y su espíritu de comunidad, con el objetivo de convertirse en una guía de futuro.
Bizi mailan, euskal sena zuzenean praktikatzeko auzolanak dira aukera. Esate baterako, antziñako sorgiñen eta jaien erak bizibarritzeko taldeak eratuz, hesiak gainditzeko behar dituenarentzat droga naturalen erabilera saihestu barik.
A un nivel vital, grupos en auzolan para practicar la euskal sena son lo propio. Por ejemplo, grupos que renueven las formas de conocimiento y de diversión de las antiguas sorgiñak, sin excluir el uso de drogas naturales para aquellos que necesiten superar sus barreras.

Euskalsendun militanteak herria eta kultura Euskal Senaren gainean berbizitzen laguntzeko konpromezua hartzen duena da.
 
. Euskalsendun militante es quien se compromete a ayudar a revivir su pueblo y su cultura desde la Euskal Sena.
Euskalsendun militanteak herria eta kultura Euskal Senaren gainean berbizitzen laguntzeko konpromezua hartzen duena da. Euskalsendun militante es quien se compromete a ayudar a revivir su pueblo y su cultura desde la Euskal Sena.

Euskalsendun militanteak Euskal Senari herriaren motore gisa duen garrantzia aitortzen dio.

. El Euskalsendun militante acepta la importancia que tiene el Ser o Genio Vasco como motor del pueblo.
Auzolankideen artean Euskal Senan enfasi handia jarri duena ez da salbuespena izan, Euskal Sena Euskal Herriko Historiaren benetako motorea izan dela iradoki arte.
Entre los auzolankidez no ha sido excepción  quien ha puesto gran énfasis enl Ser o Genio Vasco, sugiriendo que este es el verdadero impulsor de la Historia del País Vasco.
Ez dago lekuz kanpo. Kultura beste herri baten aldagaiekiko, eta baita kulturaren barneko aldagai batzuk besteekiko ere, erlazioak ugari eta aldakorrak dituzte. Arrazoiak eta eraginak baino, beraien artean, atzeraelikadurak dira. Erlazioak baino, korrelatoak dira. Aldaketa soilak baino, prozesu konplexuak. Beraz, aldagi sare konplexu bat interpretatzeko, zilegi da aldagai konkretu baten ikuspuntutik egitea.
No está fuera de lugar.  La cultura respecto a las variables no estrictamente culturales, y también las variables culturales entre sí, tienen relaciones diversas y cambiantes. Más que causas y efectos, se dan entre ellas retroalimentaciones. Más que relaciones, se dan correlatos. Y más que meros cambios, complejos procesos. Por tanto, toda red compleja de relaciones puede interpretarse desde una variable concreta.
Zentzu horretan, kontsidera daiteke Euskal Herriak bere Historiako fase desberdinetan egun arte erakutsi duen Erresistentzia, kontzienteki edo inkontzienteki, bere Euskal Sena eta Kultur Eredu defendatzeko eta babesteko izan dela. Esate baterako, herri honek sortu eta mantendi dituen erakunde desberdinak gauzatzeko ezinbestekoa izan zela esatea zentzuzkoa dirudi.
Por ejemplo, puede considerarse que la Resistencia del Pueblo Vasco en diferentes etapas de su Historia hasta nuestros días ha sido, consciente ó inconscientemente, por defender y preservar dicho Ser o Genio Vasco, y su Modelo Cultural. Por ejemplo, parece razonable decir que fue esencial para la creación y mantenimiento de diferentes instituciones históricas.