01 febrero 2019

Euskal Sena 3.1 Euskal gizarte eredua. El modelo vasco de sociedad.




Nola jokatu jendartean? Zein da euskaldunen gizarte eta ekonomi ikuspegia? Oro har, nola osatzen dira bizitzako gauzak, eta gizartea?

¿Cómo actuar ante los demás, cuando nos relacionamos con ellos? ¿Cuál es la visión vasca de la sociedad y de la economía? Más globalmente, ¿cómo se completan las cosas de la vida, y la sociedad?
Kezka hauek ‘galdera existentzialen’ hirugarrenari lotuta daude: Nora goaz? (Nortzuk gara? eta Nondik gatoz? delakoen ondoren). Gauzak eta osotasunak nola eraikitzen diren iradokitzen du (gu zer garan). Zatietatik nola heltzen dan iradokitzen du; gu nora goazen; eta, Herri Sena bezalako gai batetan, beraz, herria nola osatua den iradokitzen du, sena hori eratzen duten aldeekiko.
Este tipo de preguntas están relacionadas con la considerada como tercera de las ‘cuestiones existenciales’: ¿A dónde vamos? (tras ¿Quiénes somos? ¿De dónde venimos?). Sugiere cómo se construyen las cosas y las totalidades (lo que somos) a partir de sus componentes (de lo que venimos).
Euskal Sena gaian, horrela, herria nola osatu eta antolatzen den erantzutea da erronka. Jendarteari buruz ari gara, Gu eta Gutarrak
bezala definitzen duguna.
En el tema de la Euskal Sena, así, responder a cómo se completa y organiza un pueblo es el desafío. Estamos hablando de la sociedad, de lo que definimos como Gu eta Gutarrak, ‘nosotras y nuestra gente’.

GIZARTEA ETA EKONOMIA EZ DIRA GAUZA TRISTEAK NORBANAKOEN KONTSUMORAKO, JARDUERA JOSTAGARRIAK NORBANAKOEK JENDARTEARI EMANIKOAK BAIZIK

. LA SOCIEDAD Y LA ECONOMIA NO SON COSAS TRISTES PARA CONSUMO DE LOS INDIVIDUOS, SINO ACTIVIDADES GOZOSAS OFRECIDAS POR LOS INDIVIDUOS A SUS GRUPOS SOCIALES

Sarri erabiltzen den agurra da, zera onean eta kokinean:
Es una despedida común entre vascos, de buen rollo y pícara:
- Ondo pasa, gitxi gastau eta bueltak amari!
- ¡Pásalo bien, gasta poco y las vueltas para la ama!
Harrigarria bada ere, esakera hau gizartearen eta ekonomiaren antzinako euskal ikuspegiaren gakoen oinordetza edo oihartzun bat ematen du. Gure herri senarekin hertsiki loturik zegoen ikuskera bat zen. Honela laburbil dezakegu:
Sorprendentemente, este dicho es legado y eco de las antiguas claves de la visión vasca de la sociedad y de la economía. Dicha visión se correspondía con nuestro genio o ser de pueblo. Podemos resumirla así:
Gizartea eta ekonomia ez dira gizabanakoen kontsumorako diren baliabide eta produktu tristeen multzoa, gizabanakoek jendarterako egindako jarduera pozgarrien multzoa baizik.
La sociedad y la economía no son un conjunto de recursos y productos tristes para el consumo de los individuos, sino un conjunto de actividades gozosas por parte de los individuos para sus grupos sociales.
Dakusazkigun gako horiek laburki.

Veamos brevemente esas claves.

‘Ondo pasa’: gizartea eta ekonomia gozagarriak eta jostagarriak da helburua.

. ‘Ondo pasa’: sociedad y economía gozosas y entretenidas es el objetivo.

.
.
Jentilek lana jostatuz eta jolasteagatik egiten dute.
. Los gentiles trabajan con diversión y por juego.



Gitxi gastau’: Lanaz eta Ekimenaz lortzen dira gauzak, ez zerutik ekarritako ala norbaitek emondako kontsumoa eta jabegoa.

. Gitxi gastau’: trabajo e iniciativa son el modo de hacer las cosas, no el consumo y la propiedad caídos del Cielo u otorgados por alguien.


Marik ortua lantzen dizunean, ez du magiaz egiten, gauaz gogor lan egiten baizik.
. Cuando Mari trabaja tu huerto, no lo hace con magia, sino con arduo trabajo nocturno.
Komunalik ez da, komunaletan (eta komunetan) lanik gabe.
No hay comunal sin trabajo en los comunales (y en las komunas o retretes, en un juego de palabras).

‘Bueltak amari’: norbanakoak etxerako eta jendarterako dira, ez alderantziz.

. ‘Bueltak amari’: los individuos son para la casa y familia, y para la sociedad y economía, no al contrario.


Gizartea eta ekonomia, euskal antzinako ikuspegian, ez daude norbanakotasunean oinarritua. Ez da indibiduoentzako eskubideen arazoa, norbanakoek beraien jendarteko talde desberdinei emandako lan eta zaintza jardueren multzoa baizik.
La sociedad y la economía, en la visión tradicional vasca, no están basadas en el individuo. No es un problema de recursos y consumo para el individuo, sino el grupo de actividades de trabajo y cuidado que proporcionan los individuos a sus diferentes grupos socioeconómicos.
 
Jabegoa eta baliabideak lantzen eta zaintzen duenarentzat dira, ez boteredunarentzat.
. La propiedad y los recursos son para quien los trabaja y cuida, no para quien tiene el poder.

Auzolankide baten amak esandakoa da, baserriko lan desberdiñak gogor egiten ibili eta gero:
Dicho por la ama de una auzolankide, después de haber trabajado duro en el baserri:
- Zelako jabetasuna emon dautsogun baserri bueltari!
- Zelako jabetasuna emon dautsogun baserri bueltari!
‘¡Qué cualidad de propiedad le hemos dado al baserri!’
Ez da jabegorik ez bada lanean, zaintzan eta arduran oinarritua. Hau da jabegoaren euskal irizpidea. Horiek emango dizute zerbaiti buruz erabakimena, hots, jabegoa; ez erosketa ala konkista batek dirua ala boterearen bidez. Baserriari lanak eta energiak ematea ‘jabetasuna’ dela erakusten duen kasu honetan bezala. 
No hay propiedad si no es a partir del trabajo, el cuidado y la responsabilidad. Este es el criterio de propiedad vasco. Estas virtudes dan la capacidad de decisión sobre ello, es decir, la propiedad; no una compra o conquista con dinero o poder. Como en este caso, en que el trabajo y la energía dada al baserri es lo que justifican la cualidad de propiedad sobre ello.  
Jabego hitza, hain zuzen, jabon eta jagon hitzatik omen dator, ‘zaindu’ esanahia duena (eta bizkaieraz mantendu dena, esate baterako, agur moduan erabilita). Jabetza da zerbait jagoten eta jaboten egoteak, ez zure menpean edukitzea berarekin nahi duzuna egiteko.
La palabra Jabego o propiedad, al parecer, proviene de jagon o ‘cuidar’ (en dialecto bizkaiera se ha mantenido con tal significado y también como despedida). Jabetza o ‘propiedad’ es jabon o ‘cuidar algo’, no tenerlo bajo la bota para hcaer con ello lo que se desee.
Aitzitik, ‘dueño’ hitza latinezko ‘dominus’ edo ‘etxeko jauna’ hitzatik dator, ‘dominio’ edo ‘domeinu’a duena ‘domus’ edo ‘etxe’an. Hau, era berean, antzinako indoeuroparraren ‘*dem’ hitzatik letorkiguke, esanahi berdinarekin.
En cambio, la palabra ‘dueño’ proviene del latín ‘dominus’ o ‘señor de la casa’, y su ‘dominio’ o poder sobre la ‘domus’ o ‘casa’. Y este término latino provendría, a su vez, de la raíz indoeuropea *dem con ese mismo significado.
Euskal Senaren irizpidea erabat desberdina da. Zerbaiten jabe izateak erantzunkizun bat inplikatzen du, bere mantenurako zein baliabide horren beharra edo onura aukera dutenentzat:
El criterio de la Euskal Sena es completamente diferente. Ser jabe o propietario de algo implica una responsabilidad, tanto para su mantenimiento como para aquellos que dependen o se pueden beneficiar de ello:
. Etxearen jabegoa hartzen zenean etzen ‘nirea eta kitto’ jarreraren pean.  Etxea mantentzearen erantzunkizuna zegoen, eta etxea senideentzat baliabide bezala mantentzearena. Askotan ‘tokatzen’ zitzaionak etzuen nahi, erantzunkizun itzela zelako. Gu etxerako gara, ez etxea guretzat; esakera horrek laburbiltzen zuen.
. Cuando se tomaba la propiedad de la casa no era bajo la actitud de ‘ahora es mío y punto’. Se era responsable de mantener la casa, y de mantenerla como recurso para los miembros familiares. A menudo al que ‘le tocaba’ no lo quería, por esa gran responsabilidad. Gu etxerako gara, ez etxea guretzat o ‘nosotros para la casa, no la casa para nosotros’ era un aforismo que lo resumía.
. Norbanakoek ez dute baliabide komunalen eskubidea berez, beren jabegoa kolektiboa delako, eta kitto. Eskubide eta kontsumo ahalmena auzolanak ematen du. Gertatzen ohi zen bezala, etxe bakoitzak bazuen, adibidez, egurra hartzeko eskubidea, baina auzolanetara etxeak (senideek) emaniko lan indarrarekin loturik.
. No se tiene derecho a los recursos comunales porque sí, porque su propiedad es colectiva, y punto. El derecho y el consumo viene dado por el trabajo comunal. Como solía suceder en varios pueblos, cada casa tenía, por ejemplo, el derecho a un porcentaje de madera, pero relacionado con los trabajos aportados por la casa (por los senides o miembros familiares) a los auzolanes.
Nafarroako Erreinua jabego mota honen gainean altzatu zen.
.         
Euskal ekonomiaren jabego eredu hau oso ideala eta pragmatikotasunik gabekoa dela pentsa daiteke. Alta, Nafarroako Erreinua hori islatzen zuen sistema baten gainean eraiki zen: ‘Tenente’ edo Edukitzaile delakoen sistema.

Gudari talde batek eta bere buruzagiak gotorleku bat okupatzeko eta babesturiko eskualdetik zergak jasotzeko eskubidea zuten, ‘Tenente’ edo Edukitzaileen sisteman; baina eskualdeari babes hori eman bitartean, besterik ez. Etzegoen ‘jabego’ bat gaur ulertzen dugun eran, adibidez, oinordetzan ondorengoei igorri zitekeena. Are gehiago, Tenenteek ez zuten kargua bizitza osorako bermaturik. Jabegoaren gaian, beraz, langilea zen; ez jauntxoa.

Erabat desberdina zen garai hartan Europan hedatzen hasia zen jabego sistema, Vasallaje sistema. Godo eta frankoen eskutik itxuratu zen Mendebaldeko Europan. Zaila da jakitea barbaro hauek, hedakuntza hori hasi baino lehen, jabego sistema komunalagoa zuten, ala pribatuagoa. Edonola, erromatarrak garaitu eta gero, beraien eliteek erromatar jabego pribatua kopiatu zuten, ingurune beliko batetara egokitua: ‘Ni Erregeari menpetasuna onartuko didazu, eta nik gotorlekuaren jabego pribatua emanen dizut, oinordetzan igorri ahalko duzuna’.

Bidenabar, gogoeta bat dakarkigu honek. Egungo historialariek zera diote, errege nafarrek ematen zizkietela tenentziak buruzagi leialei. Akaso ez. Ala akaso ez, gaur horri ematen diogun esanahian. Tenenteak erregearen ‘kudeatzaile’ gisa ikusten ditugun bezala, batek daki erregeak ez omen ziren ikusten lur kolektibo edo komunalen ‘kudeatzaile’ gisa, Nafarroako erreinuaren sorrera mendeetan. Bagauden iraultzari esker, gero ikus bezala. 


Lamiñek zubia auzolanean egiten dute.
. Las lamiñas hacen el puente en auzolan.





Gizartea eta ekonomia jai giroko ekimenez ea auzolanean eraikitzen dugunaren ustea beste lekuetako animismo langileekin parekatzen du euskal munduikuskera.

. Que la sociedad y la economía se erijan con sentido lúdico e iniciativas en auzolan tiene parealelos en el animismo trabajador de otras partes del mundo.






Euskal jendarteak, antolakuntzarako, taldea lehenesten du, biribilaren lojika berdinkoia eta hierarkiarik gabekoa darabil.


. La gente vasca, para sus organizaciones, prioriza lo grupal, y se guía por un criterio de círculo igualitorio y sin jerarquías.

Euskal sorgiñek batzarra egiten dute, akelarrea. Eta araua ez da sorgin nagusi baten, besteen gainekoa den, aginduak jasotzera eta betetzera doazela. Inkisiziotik pasatutako testigantzek diote akerbeltza gurtzen zela, baina betidanik kontsideratu da baserriko eta han bizi diren beste abereen eta gizakien zaintzaile. Ez da aginduen figura. Mitología indoeuroparren oso bestelakoa. Las sorgiñas vascas hacen reuniones, akelarrea. Y la regla no es que les da órdenes una gran bruja incuestionable. Los testimonios pasados por la inquisición dicen que se adoraba al akerbeltz, el macho cabrío negro, pero este siempre se ha considerado cuidador de la casa, y de los otros animales y seres humanos que viven en ella. No hay una figura de comando. Muy diferente de la mitología indoeuropea.
Oro har, taldea eta osotasuna lortzeak garrantzia aundia izan du Euskal Jendarte espresioetan, autore askoren arabera. Adibidez: La inquietud de la totalidad y lo grupal ha tenido una gran importancia en las expresiones de la sociedad vasca, según muchos autores. Por ejemplo:
Euskaraz indibidualismo linguistiko modernoaren aurrean aniztasun barneratzailea-kolektiboa-batugilea ikus daitezke. Psikologia komunitarioa da, taldearen arima kolektiboan datzan bereiztasun onartzaile-osatzaile batekin. (Andrés Ortiz Oses, Hermenéutica cultural y memorias antropológicas)
[En euskera] se observa un plural inclusivo-colectivo-congregacionista frente al individualismo lingüístico moderno. [Es una] psicología comunal [con] carácter asuntivo-totalizador [en que] subyace el alma colectiva del grupo. (Andrés Ortiz Oses, Hermeneutica cultural y memorias antropológicas)
Osotasunaren irudia, betidanik, biribila edo zirkulua izan da. Mircea Eliaderen (1985) iritziz, ertzerik gabeko errepikapena egiten duenez, absolutuaren sinbolo hedatuenetarikoa litzateke, betiereko itzulerarena, betikotasunarena, eta etorkizunerako apustua adierazten du. La expresión de la totalidad ha siempre ha sido el círculo. Para Mircea Eliade (1985), dado que está hecho sin repeticiones ni aristas, sería uno de los símbolos más difundidos del Absoluto, del retorno eterno, de la eternidad; y representa una apuesta por el futuro.
Eta zera da, biribilaren isla eta sentipena nonnahi agertze dela euskal usadioetan. Sandra Otten Santa Garaziko artzai antolaketaren deskribapen klasikoa kasu, The circle of mountains: a Basque Shepherding Community liburuan jasoa. Hamarkada gutxi arte iraun zuen antolaketa honek. Elkar-laguntza ren gain boterea eta hierarkia baztertzen zituen, eskema zirkular batetan. Hau da, errol edo betebehar zirkularrak ematen ziren artzaien eta laguntzaileen artean, txandaka betetzen zirenak, pribilegio eta desberdintasunik gabe.
Y el hecho es que las expresiones y la sensación del círculo están en todas partes de las costumbres vascas. Por ejemplo, Sandra Ott, describió la organización pirenaica de pastores de Santa Garazi en The circle of mountains: a Basque Shepherding Community. Es un tipo de organización que duró hasta hace solo unas décadas. Rechazaba el poder y la jerarquía, con un esquema circular de apoyo mutuo. Es decir, se asumían roles u obligaciones circulares entre los pastores y ayudantes a cumplir alternativamente, sin ningún privilegio ni distinción.
Honek eta beste zenbaitz zantzuek Sales Santosek eta Madinak hau ondorioztatzera eraman dituzte: Estos y otros síntomas han llevado a Sales Santos y Madina a la conclusión de que:
Zirkuluaren ideologiak euskal mendietako antzinako herriak bereizten ditu_____
la ideología del círculo caracteriza a las sociedades vascas primitivas
Borobiltasuna islatzen dugu baita beste kultur alde askotan ere. Adibidez, euskal dantzak borobilaren eta bere bardintasunaren inguruan eginda daude  (Urbeltz). También reflejamos la circularidad en muchos otros aspectos culturales. Por ejemplo, los bailes vascos se realizan sobre el principio del círculo y de su igualitarismo (Urbeltz).

AUZOLANA, BATZARRA ETA KOMUNALA DIRA EUSKAL KOMUNALISMOAREN ARDATZAK.

 

. AUZOLAN, BATZARRES Y COMUNAL SON LOS EJES DEL COMUNALISMO VASCO.

Euskaldunak elkar bizitza aberats batek bereizten ditu, batzar, komunal eta auzolanen erakunde zaharren arrazoi eta ondorio dena.  (Félix Rodrigo Mora)
Los vascos se han caracterizado … por una vida relacional y convivencial rica, … causa y consecuencia de sus instituciones ancestrales primordiales, el batzarre, el comunal y el auzolan (Félix Rodrigo Mora)
Laburbil ditzagun.

Resumámoslas.

Auzolana.

. Auzolan o Trabajo Comunal.


Auzolan auzoan edo haranean auzokideen musu-truk elkarlana zen .
El Auzolan o Trabajo Comunal era un trabajo cooperativo y gratis de los vecinos en el barrio o valle.

Auzolana lan kooperatibo eta kolektiboa da Komunaleak, hots, lur eta baso komunal edo kolektiboen mantenurako eta garapenerako. Antzina, auzolanak ondasun pribatuetarako ere ematen ziren, esaterako, bikote berri bati etxea egiteko, ala suarengatik etxea galdutako norbaiti hori berregituratzeko.
El Auzolan es una forma de trabajo cooperativo que se desarrollaba en el ámbito del Comunal, es decir, para mantere y desarrollar las tierras y bosques comunes o colectivos. Antiguamente también se formaban auzolanes para bienes privados, como levantar la casa a una nueva pareja o rehacerla a alguien que la hubiera perdido por incendio.
Etxea eta gero, auzoa da euskaldun norbanakoa munduan txertatzeko hurrengo dimentsio pragmatikoa eta mitikoa. Urruneko senidea baino hobe auzokoa, esaten zen. Auzotasuna bermatzeko ohitura ugari daude oraindik: odoloste trukea, etab.
Después de la casa, el barrio es la siguiente dimensión pragmática y mítica mediante la cual el individuo vasco se inserta en el mundo. Urruneko senidea baino hobe auzokoa, ‘mejor que pariente, vecindad’, se decía. Todavía hay muchas maneras de asegurar la partencoa al vecindario: intercambio de morcillas caseras, etc.
Parekoak dira euskal gizartean Auzolanak duen garrantzia, euskal mitologian laminek bezalako izakiek egindako auzolan mitikoek dutena, eta hizkuntzan elkar hitzak duena. Guztietan, kolektiboaren indarra eta lana, eta horien bidez lortutako identitatea ematen dira.
La importancia del Auzolan en la sociedad vasca es la misma que, en la mitología vasca, tienen los auzolanes míticos de seres como las lamias, y que, en euskara, tiene la partícula modal elkar. En todas ellas se manifiestan la fuerza y el trabajo del colectivo, y la identidad obtenida a través de ellos.
Edozelan, auzokoek ondasun komunaletan egidako musu-truk lankidetza hau da ‘benetako’ eta jatorriko auzolana. Kontzeptua finkatzea komeni da, egun asko irekitzen ari delako, eta batzuetan, kontraesanetan jausiz. Bereziki, Eusko Jaurlaritzaren leloa, azken urtean, horixe berori da: “Euskadi, auzolana”. Eta auzolana zerbait bada, estatu kapitalista baten gobernu ordezkaritza baten batetatik kanpo egindako zerbait da.
En cualquier caso, los auzolanes son estos trabajos vecinales y gratuitos en bienes comunes. Es aconsejable fijar el concepto, porque se está abriendo actualmente, y en algunos casos de formas contradictorias. Especialmente, el más reciente lema del Gobierno vasco es precisamente ese: “Euskadi, auzolan”. Y si algo es el auzolan, es algo fuera de cualquier órgano gubernamental de un estado capitalista.

Ondasunen horniduran komunalismoa: Atsolorraren kasua.
 
. Comunalismo en la provisión de bienes: el caso del Atsolorra.
Auzolana benetan eta jatorrian auzoko komunaletan egindako elkarlan bazen, baziren eta badira filosofia bereko beste auzo elkarlanak. Adibidez, Atsolorra jaioberriei ongi etorri kolektiboa da, beraien zaintza eta arretarako erantzunkizun komunala finkatuz. Berriki Ereñozu-Hernanin, Oiartzunen eta Urduñan berreskuratua izan da. Jaioberria ondo izateko, amarekin eta aitarekin, komunitate osoak hartzen du konpromisoa.
Aunque el auzolan es en realidad o en principio trabajo cooperativo en los comunales por parte del vecindario, había y hay otros trabajos cooperativos vecinales con la misma filosofía. Por ejemplo, el Atsolorra es una bienvenida colectiva a las criaturas recién nacidas, relacionada con la responsabilidad comunal por su cuidado y atención. El rito o compromiso ha sido rescatada recientemente en Ereñozu-Hernani, en Oiartzun, en Urduña,… A velar por el recién nacido se comprometen no sólo madre y padre, sino la comunidad entera.
Seme-alaba bat asteetan edo hilabeteetan bakardadean zaindu duen edonork daki zein gogorra eta esklabua izan daitekeen. Bikoetan izanik ere, zail samar gerta daiteke. Eta arrazoia ez da aurreko garai batzuetan baino interes gutxiago edo bestelako helbururik dugunik. Arrazoia, besterik gabe, haurrek komunitatean zaintzeko ‘sortuak’ direlako da. Hau da, gure espeziea 195.000 urtez bizi eta haurrak zaindu ditu komunitatean, aurkakoa azken 5.000 urteetako salbuespena da, eta oraindik ez gaude horretarako ‘biologikoki eginda’ haurrak zaintzeko komunitaterik gabeko bikoteetan.
Cualquiera que haya cuidado un niño durante semanas o meses en soledad sabe lo arduo e incluso esclavizador que puede ser. Incluso en pareja puede hacerse muy difícil. Y la razón no es que seamos menos capaces que en otras épocas, o tengamos otros intereses. La razón, simplemente, es que los niños han sido ‘creados’ para ser ‘criados’ en comunidad. Nuestra especie lleva 195.000 años viviendo y criando a sus hijos en comunidad, y tras sólo los últimos 5.000 años con familias ‘nucleares’, no estamos todavía ‘biológicamente preparados’ para la crianza en pareja no comunitaria.
Atsolorrak jaio berrien zaintzape kolektibo eta komunitario hau berreskuratzen du, gure gizazkoena den zerizanaren aldetik.
El atsolorra recupera este rol colectivo y comunitario en el cuidado de las criaturas recién nacidas, propio de nuestra esencia más humana.

Komunalismoan txertaketa: Azeri Dantza bezalako iniziazio errituak.
. La inserción en el Comunalismo: los Ritos de iniciación como la Azeri Dantza.

Beste gizarte tradizionaletan bezala, nerabeak helduen egitura komunaletan ‘iniziazio erritu’ delakoen bidez txertatzen dira. Oraindik ere baditugu batzuen aztarna batzuk, horri esker, pixkanaka, berreskuratzen ari direnak. Adibide bat Azeri Dantza da, gaur egun arte Nafarroako mendietan ospatzen dena (Urbeltz-ek bildua).
Como en otras sociedades tradicionales, la inserción de los adolescentes en el Comunalismo de los adultos se da por medio de ‘ritos de iniciación’. Todavía nos quedan vestigios de algunos que así, poco a poco, se van recuperando. Un ejemplo es la Azeri Dantza, celebrada hasta nuestros días en la zona de la montaña de Navarra (y recogido por Urbeltz).

Egungo Autokudeaketa Kolektiboak: Korrika, Herri Urrats…  
. Autogestiones Colectivas modernas: Korrika, Herri Urrats... 

Azkenik, antzinako eta ‘benetako’ auzolanak desagertzear daudelarik ere, kontzeptuaren irekierak euskal gizarte modernoan nahiko indartsu mantentzen ari direla iradokitzen du, beste ekintza kolektiboetan lur komunaletatik at.
Finalmente, a pesar de la desaparición de los ‘verdaderos’ auzolanes, la apertura del concepto sugiere que se mantienen con dinamismo en la sociedad vasca moderna, en diversas acciones colectivas más allá de las tierras comunales.
Hor kokatu beharko litzateke auzo edota herri mailako hainbat ekitaldi eta ospakizun, oraindik bizi-bizirik. Eta jendez gainezko jai giroan euskara agerrarazteko eta ikastolak laguntzeko antolatzen diren ekitaldiak, hala nola, Korrika, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Araban Euskaraz, Kilometroak, Ibilaldia…
Deberían situarse así gran cantidad de eventos y celebraciones de barrio o pueblo, muy vivos todavía. Y las jornadas multitudinarias que ze organizan para, en un ambiente festivo, dar visibilidad social al euskara y ayudar a las ikastolas, como Korrika, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Araban Euskaraz, Kilometroak, Ibilaldia...

Mitologia, hizkuntza eta bestelako adierazpen kulturaletan gorderik den Euskal Sena ekintza kolektibo hauetan agerian da, eta badirudi norbanakoen Niak jendartearen Gu horren egituran txertatzen laguntzen duela.
La Euskal Sena implícita en mitología, idioma, y otras expresiones culturales, se refleja en todas estas acciones colectivas y parece que, por medio de ellas, ayuda a insertar el Yo personal en la estructura del Nosotros social.
Eta guzti horrek egunean darraiela dirudi, heinen baten. Itzul gaitezen Frank Gehry arkitektora, Guggenheim egin zenekoa gogoratzen: Y todo eso parece mantenerse actualmente en algún grado. Volvamos a Frank Gehry cuando recordaba la construcción del Guggenheim:
Nire bizitzan hainbat liskar politiko eta konplikazio ekonomiko bizi izan ditut nire proiektuak aurrera ateratzeko, baina oraingoan ez zen horrela izan. ... Pertsona oro zegoen prest hiri hobea egiteko. Beste leku batzuetan ez dute kultur osagarri hori, komunitatearekin duen konpromisoa. (El País, 2017-09-02)
En mi vida he experimentado muchas fricciones políticas y complicaciones económicas cuando intentaba sacar adelante mis proyectos, pero en esta ocasión no fue así. … Todo el mundo estaba a bordo para hacer una ciudad mejor. En otros sitios no tienen ese complemento cultural, el compromiso con la comunidad. (El País, 2017-09-02)

Batzarreak.

. Los Batzarres.

Batzarrea leku baten auzokoen bilkura irekia da, botere osoa duena.
. El Batzarre es la asamblea abierta a todos los vecinos, con pleno poder.
 
Batzarre bat leku (auzo, udal barruti edo haran) baten auzokoen bilkura irekia da; hori kudeatzen eta gobernatzen du (antzina, edozein gaietan, gaur egun orokorrak kontsideratzen direnak barne, defentsa bezala, eta egun, tokiko erabakietan); eta antzina lurralde batzar handiagoetan ordezkatu dezake (hala nola, Batzar Nagusietan).
El Batzarre es la asamblea en concejo abierto de todos los vecinos de un lugar (vecindario, distrito muncipal o valle); lo gestiona y gobierna (antiguamente en todo tema incluidos los actualmente considerados generales, como la defensa militar, y actualmente en decisiones locales); y antiguamente lo representa en instancias mayores de territorio (como las Juntas Generales).

Antzinate urrunenetik datoz, eta batzuk gaur bizirik diraute.
. Vienen de la antigüedad más lejana, y algunos sobreviven actualmente.
 
Erakunde zahar zaharra da, erromatarra antza, gerora ohitura lege idatzietan, Foru delakoetan, jasoko zena (ikusi behean). Foru hitza, itxuraz, latindar forus delakoan du jatorria, bilkurek hizkuntza horretan hartuko zuten izena.
Es una institución social ancestral, al parecer prerromana, que luego se recogería en los fueros o leyes consuetudinarias escritas (vease abajo). La palabra fuero, al parecer, proviene del latín forus, nombre que debió de tomar la asamblea en dicho idioma.
Erdi Aroaz geroztik, eliza ondoan biltzen ziren batzarrak, horregatik horietako askok alboan aireaturiko aterpeak dituzte. Auzuneen bilkurek, gero, kofradietan edo anaitasunetan bat egin zuten, elizen alboko aterpe hauetan batuz (hortik lekuen izenak Elizaurre edo ‘Anteiglesias’ hartu). Horiek gero, bidenabar, merindadeen bilerak orokorretan batzen ziren.
Desde la Edad Media, los Batzarres se reunían al lado de las iglesias, y por eso muchas de ellas tienen aterpes o laterales resguardados al aire libre. Los barrios se reunían en cofradías, estas en las anteiglesias (ante-iglesias) con estos aterpes, y estas en merindades con Juntas Generales.
Auzoko bilkuren sistema hoberen mantendu den sistema Nafarroan da, ‘concejos abiertos’ edo kontseilu ireki deiturikoak. Bizkaian, Iurretako Elizaurrea mantentzen da, adibidez.
Donde mejor pervive este sistema es en Navarra, en los llamados ‘concejos abiertos’. En Vizcaya un ejemplo es la Anteiglesia de Yurreta.
Behetik gorako demokrazia hau Euskal Senaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat da. Legeak ‘azpian’ herriaren bizitzan egiten dira, eta ‘gorantz’ igortzen dira lurralde mailan Batzar Orokorrek adostu arte. Eta lurraldean Errege izan nahi duenak zin egin eta siñatu beharko ditu, izan ahal izateko.
Esta democracia de abajo hacia arriba es una de las características más importantes del Genio o Ser Vasco. La ley se forma ‘abajo’, en la propia vida del pueblo, y luego va fluyendo   hacia ‘arriba’ para aceptarse a nivel de territorio en las Juntas Generales. Y el Rey que desee serlo en ese territorio deberá jurar estas leyes y firmarlas, para poder serlo.
Ulibarrenaren arabera, Auzokrazia bat da, auzokoen autogobernuan oinarrituriko botere osoaren egituraketa. Félix Rodrigo Moraren arabera, edozein erakunde benetan demokratiko auzoetatik eta komunitateetatik egiten da, (AEBetara heldutako kolonoak bezala, ikus Dana Nelson-en Common Democracy); eta hemen inon ez bezala mantendu dela deritzo.
Según Ulibarrena es una Auzokrazia, una estructuración de todo el poder basada en el autogobierno vecinal. Según Félix Rodrigo Mora, toda organización verdaderamente democrática se hace desde lo vecinal y comunal, (como por ejemplo los colonos en EEUU según describe en Common Democracy Dana Nelson); y aquí sobrevive de una manera curiosa como en ningún lado.

Batzartu edo bat-zartu batura lortzea edo hartzea da, ez dago batzarrik bat ez bagatoz.
 
. Batzartu o bat-zartu es lograr o tomar la unidad, no hay batzarra sino hay un bat etorri o ‘venirnos en uno’.
Euskaraz filosofia zahar hau gelditu zaigu fosilizaturik. Batzartu ez da bakarrik bildu, batu aditzaren eratorria da; akaso bat(z)artu edo batura artu delakotik. Batzarra, beraz, bileraren batasuna da. Ez dago Batzarrik edo Bat-zarrik guztien batura ez bada lortzen, beraz. Batzarra egitea ez da egunako gaiordena aurrera eramatea, batasun hori lortzea baizik. Ez da planifikatuko eta erabakiko, lehenik batasuna (unean, gunean, muinean) egikaritu arte.
Esta antigua filosofía quedó fosilizada en el euskara. Batzartu o ‘juntarse’ no es sólo tal ‘juntarse’, es un derivado del verbo batu o unidad; acaso desde bat(z)artu o ‘tomar la unidad’. Batzarra es, por tanto, la unidad de la asamblea. No hay asamblea hasta que se logre dicha unidad. No se trata de llevar a cabo un orden del día, sino lograr la unidad de los asistentes, no se planificará ni decidirá hasta ese momento unean, gunean, muinean, ‘en el momento, en el lugar concreto, en el meollo’.

Herri-jabegoak edo Komunak/Komunalak: Jendartearen jabegoak.

. Comunales o comunes: las propiedades colectivas.

Komunalen pisua handia da Euskal Herrian.
. El peso de los bienes comunales es importante en el País Vasco.
 
Komunalak, edo komunitate jakin baten jabegoko baliabide naturalak, pisu handia dute euskal lurraldeetan (adibidez, Arabaren kasuan, ikus (Urrestarazu, 1985). Hein handian, Auzolanak beraien mantentze aldera deitzen ziren, eta Batzarreak beraien kudeaketarako, beraz, garrantzi handia zuten euskal-nafar sistema ekonomikoarentzat. Pirinioetako Zuzenbidean isla ere bazuten.
El ‘comunal’ o ‘los comunes’, es decir, recursos naturales con propiedad y para el beneficio de una comunidad determinada, tienen gran tradición en los territorios vascos (por ejemplo, para Álava, ver (Urrestarazu, 1985). En buena parte, para su mantenimiento se convocaban los auzolanes, y para su gestión los batzarres, así que resultaban de gran importancia para el sistema económico vasconavarro. Y tenían su reflejo en el Derecho Pirenaico.
Adibideak askotarikoak dira. Esate baterako, Max Weber-ek, XIX. Mendearen bukaeran, euskal kostaldean zehar bidaiatu zuen (Dos cartas sobre el País Vasco, 1897) eta arrantzaleek harrapaketak beraientzat ez hartzeak zeharo harritu zuen, alta, arrantza kofradia edo kolektiboa zen jabea zen, eta arrantzaleek araututako prezio kolektiboetara moldatzen zirela ere “Komunismo gremiala” zela ondorioztatu zuen.
Los ejemplos son variados. Por ejemplo, Max Weber viajó a finales del siglo XIX por la costa vasca (Dos cartas sobre el País Vasco, 1897) y quedó asombrado por cómo los pescadores no se adueñaban de sus capturas, sino que las consideraban propiedad de las cofradías o colectivos de pesca, y también aceptaban los precios regulados colectivamente por ellas. Concluyó que era un sistema de “comunismo gremial”.
Kooperatibismoaren indarrak Euskal Herrian duen indarra ere, batez ere Arrasate inguruan, tradizio horren forma modernotzat jo izan da. Adibidez, Maite Lafourcade  (jada) Euskal Herriko Zuzenbideko berezialariaren ustez, ikuspegi honi leialtasunak azaltzen du “kooperatibek Euskal Herrian lortu duten aparteko arrakasta”.
La fuerza de las fuerzas cooperativas en el País Vasco, especialmente en Arrasate, ha sido considerada como una forma moderna de esta tradición. Por ejemplo, según la especialista en Derecho vasco Maite Lafourcade (jada), es la fidelidad a esta visión la que “explicaría el excepcional éxito que han alcanzado las cooperativas en el País Vasco”.

Komunalen pisua horiek babesten dituzten gizartearekin eta zuzenbidearekin ulertzen da.
. El peso de lo comunal se corresponde con una sociedad y un derecho que los apoyan.
 
Bestalde, ez da ‘komunalik’ ‘komunitate izpiritu’rik gabe, bertokoengann zein lurralde osoan. Komunal zaharren zerbait mantendu bada gaur arte, Nafarroako konkistaaren ondorengo erasoekin, jabetza komunalaren, komunitate izpirituaren eta zuzenbide formalaren arteko elkar babesa eman zelako da. Adibidez, beste leku baten esan bezla, “lurrak lapurtu eta suntsitzen zuten zaldun alperren” kontrako borrokak (Ulibarrena).
Por otra parte, no hay ‘comunal’ sin ‘espíritu de comunalidad’, no sólo en los lugareños sino en todo un territorio. Si algo de los amplios antiguos comunales se ha mantenido hasta la actualidad, con los ataques tras la conquistada de Navarra, es porque se apoyaban las vertientes de propiedad comunal, espíritu de comunalidad, y derecho formal reconocido. Por ejemplo, como apuntamos en otro lado, la resistencia contra los “cabailleros balderos que rotbaban y stragaban la tierra” según referencia documental del siglo XIII (Ulibarrena).

ZUZENBIDE PIRINIARRA

. DERECHO PIRENAICO


Euskal Senaren zenbait jendarteko gako bertoko zuzenbidean, hots, Zuzenbide Piriniarran zehaztuak dira.

Algunos de las principales claves de la Euskal Sena se concretan en el conocido como Derecho Pirenaico.
Tokiko demokrazia, behetik gorakoa, lehenesten du.
. Prioriza la democracia local, de abajo a arriba.
 
Zuzenbide Piriniarra ohitura eta foruetan oinarritua da, hau da, antzinako ‘foro’ edo herriko batzarretan. Demokrazia Zuzen edo Parte hartzaile bat islatzen du: Auzolana du energia iturria eta inspirazioa; Batzarreak ditu, etxeak bildu eta parte-hartzaile eginez, erabakimen jatorri; eta Herri-jabego Komunalak ditu baliabide fisiko:
El Derecho Pirenaico es consuetudinario, basado en la costumbre y en los fueros, es decir, en los antiguos ‘foros’ o asambleas populares. Formaliza una Democracia Directa en que el Auzolan es la fuente e inspiración de su energía; el Batzarre que reúnen a las etxeak es el origen de sus normas; y los Comunales son su recurso físico:
Auzolanak + Batzarreak + Komunalak  à Demokrazia Zuzena, Zuzenbide Piriniarran
Auzolan + Batzarre + Comunales à Democracia Directa, en el Derecho Pirenaico
Demokrazia Parte hartzaile Zuzen honetan zilegitasuna, egungo estatu kapitalisten ustezko demokrazia ordezkatzaileekin alderaturik, askoz gertuago dugu:
En esta Democracia Participativa Directa, por tanto, la legitimadad es mucho más cercana que en las supuestas democracias representativas de los estados capitalistas actuales:
Piriniar Zuzenbidean, legitimazioa oinarrizko arau erregulatzaileen aurretik oinarritzen da, Zuzenbide Erromatarraren alderantziz. Elkartasunean eta elkarrekiko laguntza pertsonalizatuen askatasun kolektiboa da, auzolanaren erantzunkizunaren zentzuari erantzunez (Jon Nikolas, El surco de Babel, 2009).
[En el Derecho Pirenaico] La legitimidad tiene fundamentos propios con anterioridad a la regulación normativa [al contrario que en el Derecho Romano]. Es la libertad colectiva de los elementos personalizados en la solidaridad y ayuda mutua, que responde al sentido responsable del auzolan (Jon Nikolas, El Surco de Babel, 2009)

Jabego kolektiboetatik hasten da.
. Empieza de la propiedad colectiva.
 
Eredu hau kolektiboan oinarritzen da, zera pribatuetan barik. Komunitatean, norbanakoan barik.
Este modelo difiere en gran medida de otros derechos europeos, del romano-germano. Se basa en el colectivo, no en lo privado. En la comunidad, no en el individuo.

Etxetasuna ardatz du, ematasuna erabakitzilea delarik.
. Tiene como eje la etxea o casa, y a la mujer como decisora.
 
Etxea da zuzenbide piriniarraren oinarria. Etxeak bere osotasunean irautea. Urte batzuk arte iraun duen Zuzenbide Foralaren enbortasun irizpidean islatzen zen adibidez. Etxean oinarritzen da, paterfamilias delakoan barik.
Este modelo se basa en el colectivo, no en lo privado. En la comunidad, no en el individuo. Por ejemplo, se reflejó en el criterio de troncalidad familiar contemplado por el Derecho Civil vasco hasta hace pocos años. Se basa en el hogar, no en el paterfamilia.
Bestalde, etxearen onespenarekin batera, bai gizonezkoan eta bai emakumezkoen erabaki ahalmena onartzen da. Antzina existituko zen matrilinealtasuna eta, are gehiago matrilokaltasuna, eta Europa Zaharreko matrismoa, isla izan daiteke.
Por otro lado, con la aprobación del hogar como criterio, se da implícitamente la aceptación de la capacidad de femenina, al lado de la masculina. Podría estar reflejando la matrilinealidad, y aún más, la matrilocalidad del pasado, y el matrismo de la ‘Vieja Europa’.

Oro har, Zuzenbide Piriniarrak Euskal Sena darama Zuzenbidera.
 
. En general, el Derecho Pirenaico lleva al derecho las bases del Genio o Ser vasco.
Hau guztia ez da zuzenbide soila. Bizitzari buruzko ikuskera zehatz dago atzean, Sena bat. Adibidez, zuzenbide erromatarrean ardatza norbanako pribilegiatua edo ‘cives’ da, baina hiritartasun jerarkiko eta zapaltzaile honek ez du euskaraz itzulpen zuzenik. Hiritar ez dugu euskaraz gauza bera, eta are gutxiago herritar (nahiz eta gaur egun hiritartasun hitzarekin itzultzen dugun zuzenbideko ‘ciudadanía’ delakoa).
Todo esto no es mero derecho. Hay una visión específica de la vida detrás, un Sena implicada. Por ejemplo, en el derecho romano el eje es el individuo privilegiado o ‘cives’, pero esta ciudadanía jerárquica e impositiva no tiene una traducción directa en euskera. Hiritar no tiene el mismo significado en euskera, y mucho menos herritar (aunque actualmente traduzcamos la ciudadanía del derecho con hiritartasuna).
Beste horrenbeste gertatzen da pater familias delakoarekin. Etxekoaitak ez du zentzurik gure artean, etxekoandrea aldiz etxeko lehen erabakitzailea da, eta instituzio osoa guretzat. Ildo beretik, aberria ezin dezakegu ‘patria’ gisa ulertu, akaso matria gisa. ETXEKOJAUNA ETA ARE GEHIAGO, ETXEKO NAGUSIA . Bi sistema ideologiko oso desberdin dira, eta euskerak euskal ideologia edo sena transmititzen digu.
Lo mismo ocurre con el paterfamilias. El etxekoaita no tiene sentido entre nosotros, pero la etxekoandrea es la decisora primera de la casa, y es una institución. Del mismo modo, no podemos entender a la aberria o ‘patria’ como tal ‘patria’, acaso como una matria. Son dos sistemas ideológicos muy diferentes, y el euskera nos transmite la ideología vasca, la Euskal Sena.
Azkenik, Auzoa, Auzotasuna eta Auzolana hertsiki loturik daude, Zuzenbidean zein egunerokotasunean.
Finalmente, Auzoa o vecindario, Auzotasuna o el sentir común del distrito, y Auzolana o trabajo comunal en él, están estrechamente vinculados en el Derecho y en la vida cotidiana.

Zuzenbide Erromatar-germaniarrarekin gatazka.
. El conflicto con el Derecho Romano-Germánico.
 
Bistan da eredu hau beste zuzenbide europarretatik, Erromatar-Germanikotik, asko desberdintzen dela.
Resulta obvio que este modelo difiere en gran medida de otros derechos europeos, como del romano-germano.
Zuzenbide Erromatar-Germanikoak gureen kontrako legeak, ohiturak eta ideosinkrazia inposatu dizkigu. Beraien ereduak gizarte-klaseak, kapitalismoa, indibidualismoa eta patriarkatua indartzeari eman dio bide, jatorrizko Euskal Sena traizionatuz.
El Derecho Romano-Germánico nos impone leyes, costumbres e ideología contrarias a las vascas. Su modelo ha dado paso a las clases sociales, el capitalismo, el individualismo y el patriarcado, traicionando nuestra Euskal Sena original.
Zenbait lanek, J.J. Bachofen alemaniarraren Das Mutterrecht eta Tomas Urzainki nafarraren El Derecho Pirenaico Vasco lanek bezala, gure zuzenbidearen sustraiak ezagutzeko erreferentzia dira.
Algunos trabajos, como Das Mutterrecht  del alemán J.J. Bachofen o El Derecho Pirenaico Vasco del navarro Tomas Urzainki, son una referencia para conocer las raíces de nuestro derecho.