01 febrero 2019

Euskal Sena 2.1 NOLA JARDUN BEHAR DA EUSKAL NORBANAKOA EXISTENTZIAREN SAKONAREKIKO? / ¿CÓMO DEBE ACTUAR EL INDIVIDUO VASCO ANTE LA PROFUNDIDAD DE LA EXISTENCIA?




Laburbiltze gorenean, Naturarekin batura,
aurkakoen jokoa den existentzia batetan, euskal norbanakoaren helburua da.


En una máxima síntesis, la unión con la naturaleza, en una existencia que es un juego de opuestos, es el objetivo del individuo vasco.

Aurkakoen dantza edo jokoa da existentzia.

. La existencia es un juego de opuestos.

Aurkakoen dantza edo jokoa da existentzia.
. La existencia es una danza o juego de opuestos.


Euskal Mitologiak natura bere horretan den bezala irudikatzen du. Aproposa zaiguna edo ‘ona’, zein ezeroso zaiguna edo ‘txarra’, berdin aurkezten ditu. Marik opariak zein ekaitza dakartza, besterik gabe. Ez da naturaren irudipen bukolikorik, eta ez dago ‘on ala txar’ poloen arteko manikeismorik. (Josu Naberan)

La mitología vasca representa a la naturaleza en sí misma. Lo que nos resulta apropiado o ‘bueno’, y lo que no nos conviene o ‘malo’, se presentan de la misma forma. Mari lo mismo  trae regalos que una tormenta, sin más. No hay un sentido bucólico de la naturaleza, y no hay maniqueísmo entre los polos de ‘bueno o malo’. (Josu Naberan)
Izatez, aurkakoen jokoari enfasia ematen zaio, sarri pertsonaia kontrajarrien bidez: Mari eta Maju, Atarrabi eta Mikelats… Baina ezin da esan bitasun edo ‘dualitate’ bat denik, indoeuropar kulturen ohiko zentzuan. Mari, adibidez, androginoa da, Maju barnean du. Bestetik, Atarrabik eta Mikelatsek, beraien ondorengo ‘onak’ eta ‘txarrak’, ez dira borrokan ari beraien artean.
De hecho, el juego opuesto es enfatizado, a menudo por personajes opuestos: Mari y Maju, Atarrabi y Mikelats... Pero no es una ‘dualidad’ en el sentido de las culturas indoeuropeas. Mari es andrógina, contiene a Maju. Y Atarrabi y Mikelats, que son sus descendientes ‘bueno’ y malo’, no pelean entre ellos.
Norbanakoentzat portaerak finkatzen ditu guzti honek, gu gizakiok ez baikara natura osoa, bere zatia baizik. Eta mitologiak naturaren eta bere prozesuen adierazpen eta deskribatzaile diren partetik. Beste hitzetan, aurkakoen joko hau ez da ziztriña ez
ausazkoa. Naturan bizitza nolakoa den aditzera ematen du, eta horri jarraiki, zein da gure bizitzarako gida.
De ello se derivan marcos de comportamiento para las personas, pues los seres humanos no somos toda la naturaleza, sino una de sus partes. Y en cuanto las mitologías expresan la naturaleza y sus procesos, como se sabe. Es decir, este juego de opuestos no es baladí ni aleatorio, expresan y describen cómo se da la vida en la Naturaleza y, en base a ello, cuál es nuestra guía en ella.
Horrela, bizitza aurkakoen arteko jolas bat dela deskribatzen zaigu eta, hori onartu, jokoan ondo kokatzea iradokitzen zaigu. Honela laburbil genezake:
Así, se sugiere que la vida es generalmente un juego entre oponentes, y que aceptándolo y situándonos bien en ello es como debemos guiarnos. Podríamos resumirlo así:
. Aurkakoen jokoaren bidez ematen da izadia: Mari eta Maju, Atarrabi eta Mikelats… Dama edo Anderea, adibidez, batzuetan onbera eta beste batzuetan bihurria. Ikusi dugunez, natura honen bidez beste guztiak  eratorriak gara.
. La naturaleza se da a través de un juego de opuestos: Mari y Maju, Atarrabi y Mikelats... Por ejemplo, la Dama o Señora es a veces buena, y otras veces traviesa. Como hemos visto, de esta naturaleza es que todos los demás nos derivamos.
. Joko horren osotasuna ulertzean, edo, beste hitzetan, bizitzaren gatazkak ulertzean, datza bizitzaren zentzua, zoriontasun egonkorra ahalbidetzen diguna (eta ez soilik plazer iheskorrak). Mari nahiko ‘androginoa’ da, gizontasuna bere baitan duelako, Maju bere parte bezala ikusten da.
. En la comprensión de la integridad de este juego o, en otras palabras, en la comprensión de los conflictos de la vida, reside en el significado de la vida, lo que nos permite alcanzar una felicidad estable (y no solo placeres fugaces). Mari es bastante ‘andrógina’, porque la masculinidad es en sí misma, Maju es vista como parte de ella.

Bizitza Aurkakoen Jokoaren bidez ematen dela esateak jakinduria tradizio handiekin parekatzen du euskal munduikuskera.

. La vida como creada a partir de un juego de opuestos pone a la cosmovisión vasca a la par de las grandes tradiciones de sabiduría.



Kontraesanen joko batetik sortzen dela bizitza, berriz ere, euskal munduikuspegia jakinduriaren tradizio handiekin lerrokatzen du. Tradizio handiko ez-mendebaldar filosofiak nabarmendutakoa da, batez ere, Taoismoan.

La vida como creada a partir de un juego de opuestos pone a la cosmovisión vasca a la par de las grandes tradiciones de sabiduría, de nuevo. Es un aspecto resaltado por las filosofías no occidentales de gran tradición, especialmente, por el taoísmo.



Aurreko guztiek dakartena zerbait bitxi gerta dakiguke, ez baikaude ohituta antzinako munduikuskerara, baina hauek lirateke, banan banan.

Las implicaciones personales de lo anterior pueden parecernos extrañas, pues no estamos acostumbrados a la antigua cosmovisión vasca, pero estos serían, uno por uno.

Existentziaren hustasuna, misterioa eta ilusioa onartzen dugu. Baita batura, osotasuna eta borobiltasuna ere.

. Aceptamos el misterio, vacío e ilusión de la existencia. También la unidad, la totalidad y la circularidad.

Gu eta ni, jatorrian, hutsak gara.
. Nosotros y yo, en origen, somos vacíos.


Euskaraz gauzak beraien izaeraren hutsak dira, ikusi dugunez. Gauzak azken batetan ‘hutsak’ dira, hutsaren gainean definitzen dira. Gutartasuna hutsaren gainean definitzen da.

En euskera las cosas son vacías de sí mismas, como hemos visto. Las cosas están ‘vacías’, se definen como tal. Nosotros y el yo nos definimos como vacío.
Horregatik, Sena eta munduikuskera baten funtsezko galdera erantzutean (zer gara gu eta zera da mundua?) euskarak munduko filosofia existentzialen sakontasunekin bat egiten duela ikusi dugu. Eta honek euskararen beste aldeetan ere du agerpena; bi nabarmenduko ditugu.
Por ello, al responder a la primera pregunta existencial (¿qué somos y qué es el mundo?), hemos visto el euskera está en línea con las filosofías existenciales más profundas del planeta. Y esto se corresponde con algunas curiosidades del euskera; vamos a destacar dos.

Existentziarik ez duten aldeei (inor, inoiz, inon) nolabaiteko existentzia onartzen diegu esaldietan eza hori ezeztuz (inor ez, inoiz ez, inon ez).
. A las dimensiones sin existencia (nadie, nunca, en ningún sitio,…) se les asume una cierta existencia al negar su inexistencia en las frases  (inor ez, inoiz ez, inon ez).


Ez dago existentzia eza adierazten duten hitzik euskeraz. Existentzia eza adierazteko izaera bera ezeztatuko dugu: inor ez, ezer ez, ala inoiz ez esaldiak moldatzean.

No hay palabras que expresen estrictamente falta de existencia son siempre revocadas en euskera. Para expresar la inexistencia revocaremos la existencia: inor ez o ‘no alguien’, ezer ez o ‘no nada’, inoiz ez ‘no nunca’, etc.

Los conceptos ‘nadie’, ‘nada’ o ‘nunca’ de idiomas como el español, o el francés o el inglés, se suelen traducir normalmente con esos inor, ezer o inoiz. Pero en realidad es un concepto inexistente. Inor, por ejemplo, indica la posibilidad de ser alguien; e indicar algo como ‘nadie’ diremos ‘alguien no, o no posibilidad de ser alguien’, es decir, el apuntado inor ez.
. Nor etorri da? Inor ez.
. Nor etorri da? Inor ez.
¿Quién vino? Alguien no’.
. Ezer ez, hori da gai horri buruz pentsatzen dudana.
. Ezer ez, hori da gai horri buruz pentsatzen dudana. ‘Algo no, eso es lo que pienso’.
. Noiz gertatu zen hori? Inoiz ez.
. Noiz gertatu zen hori? Inoiz ez.
‘¿Cuándo ocurrió eso? Alguna posible vez no.’
Euskalki batzuetan are gehiago indartzen da existentzia ezari ukapena. Dakusagun bizkaieraz:
En algunos dialectos vascos, esta negación de las inexistencias se fortalece aún más. Veámoslo en bizkaiera:
. Iñor bez. Jatorria izanik: Inor ere ez.
. Iñor bez. ‘Alguien no’. Siendo el origen: Inor ere ez. ‘Alguien tampoco no’.
. Ezebez. Jatorria izanik: Ezer ere ez.
. Ezebez. ‘Algo no’. Siendo el origen: Ezer ere ez. ‘Algo tampoco no’.
. Iñoz bez. Jatorria izanik: Inoiz ere ez.
. Iñoz bez. ‘Alguna vez no’. Siendo el origen: Inoiz ere ez. ‘Alguna vez tampoco no’.

Ahalezkoak edo posibleak diren aukerei nolabaiteko existentzia ematen diegu ere, ba- aurrizki baieztatzailearekin.
. A las cosas que son posibles o condicionales también les asumimos una cierta existencia con el prefijo de confirmación -ba.


Deigarria da euskaraz ahalezkoak, hots, bizitzan posibleak diren aukerak, ba- aurrizki baieztatzailearekin adieraztea.  Hori gertatuko bada esaldiak, adibidez, ez da oraindik gertatu, baina guk baikortasunez egiten diogu harrera litekeen akzio edo aditz horri, ba- aurrizkiarekin.

Resulta llamativo que en euskera es posible expresar posibilidades de la vida con un prefijo por confirmar. Por ejemplo, Hori gertatuko bada o ‘caso de que eso ocurra’ es traído a colación en la conversación asertivamente, con ese ba- final.
Ahalezkoa den baina oraindik ziurra ez den zerbait aipatzean, bera, onarpen hori ematen da ezer baino lehen. Horrekin ahalezko existentziak berez onartzen ditugula ematen dugu. Era batean ala bestean, beraien existentzia onartzen dugu, eta ongi-etorria ematen.
La frase se refiere a algo que no es posible, que es incierto, pero antes de nada lo aceptamos.Lo hacemos incluyendo optimismo sertivo en la acción o verbo, con este prefijo ba-. Aceptamos de buen rollo las existencias posibles. De una manera u otra, aceptamos su existencia y les dmos la bienvenida.
Zentzu horretan, ingeniatsu, segidakoa diote Lazkano ahizpek (Lazkano & Lazkano, 2017): “[e]rderaz posible bada norbait Don nadie bat dela esatea, euskeraz ezin da, beti baita norbait.”
En este sentido, ingeniosamente, dicen lo siguiente las hermanas Lazkano (Lazkano & Lazkano, 2017): “Si en español es posible decir que alguien es un Don Nadie, en euskera no se puede, siempre será alguien".

Litezkeen existentzia ezak ba- aurrizkiarekin existentziara ekartzen eta baikortzen ditugu.
. Las posibles carencias de existencia se traen al existir y se afirman positivamente con el prefijo ba-.


Existentzia ezei ere ba- aurrizkiarekin egiten diegu harrera. Eta, zantzu guztien arabera, ba- aurrizki hori ‘bai’ hitzaren laburdura litzateke, ala, gutxienez, hertsiki erlazionatuta legoke.

A las no-existencias también las aceptamos con el prefijo afirmativo o asertivo ba-. Y, según todas las indicaciones, este prefijo ba- sería una abreviatura ced bai o ‘sí’, o, al menos. estaría estrechamente relacionado.

Adibide argia da Bada ala ez bada eta Bada edo ez bada espresioak.
. Es un ejemplo claro la expresión bada edo ez bada, pues ‘lo que no es también es’.


Honako honetan ere gertatzen da: Bada ala ez bada eta Bada edo ez bada. Zerbaiten existentzia, hots, zerbait ‘den ala ez den’ alderatu nahi dugunean, ez dugu ‘ez da’ baikortasunik gabe kontsideratzen. Baikortu egiten dugu ‘ez bada’ aurrizkiarekin.

También ocurre en lo siguiente: bada edo ez bada, ‘si lo es o no lo es’. Si estamos tratando de comparar la existencia de algo, es decir, si algo es ‘es o no es’, no consideramos ese ‘no es’ sin un matiz positivo. Validamos que no es con un ‘no sí-es'.
Deigarria da. Existentzia eza, baikortasun honekin, ezeztatzen dugu. Erdarak ‘es o no es’ zuzen eta hotz batekin aurkezten du aukera. Euskarak ez du hain argi ikusten. Bere ‘no es’ aldeari aipamen egitean, euskaraz ba- aurrizki baieztagarri horrekin leunduko du.
Es llamativo. La falta de existencia, con este optimismo asertivo, queda negada. En español la elección se presenta con un ‘es o no es’ directo y frío. El euskera no lo deja tan claro. Al referirse a su ‘no es’, lo suaviza con ese prefijo asertivo ba-.
Esanguratsua gerta daiteke ere, hasieran lotura aukera osoarena izan beharko litzatekelarik ere (Bada ala ez bada), askotan aukera ez absolutuarena erakusten dela (Bada edo ez bada).
También puede resultar significativo que se debería mostrar una elección absoluta y excluyente con la conjunción ala (en Bada ala ez bada), pero con frecuencia se muestre una relativa con la conjunción edo askotan aukera (en Bada edo ez bada).

Zehaztapena da Izena duen guztia ba da antzinako sinismena.
. Es una constatación la antigua creencia Izena duen guztia ba da, ‘todo lo que tiene nombre tiene ser’.


Ikus, zehatz mehatz, euskal munduikuskeraren antzinako esakera ezagunean.

Véase, con conciso detalle, en el conocido axioma de la cosmovisión vasca.
. Izena duen guztia bada.
. Izena duen guztia bada. ‘Todo lo que tiene nombre sí es’.
Hemen aitortzen da izena duen guztia badela, bada, ‘bai dela’.

Aquí se reconoce que hay todo lo que tiene el nombre bada, ‘sí que es’.
Oro har…
. En general…


Oro har, Existentziaren hutsa (gauzak berez eta beraiengan hutsak dira), misterioa (ezatasuna ezeztatzen dugu ezer ez eta inor ez bezalako enfasiekin, eta baikortzen dugu ba-rekin) eta ilusioa edo errealitatearen mugan dagoena baikorki hartzen dugu kontuan ere (omen/ei, ote/ete).

En general, enfatizamos vacuidad de la existencia (las cosas son, en sí mismas, vacías de ellas mismas), enfatizamos este misterio (negamos la inexistencia con énfasis como ezer ez o ‘algo no’ y inor ez o ‘alguien no’, y la aceptamos asertivamente con ba-) y también aceptamos positivamente o que es ilusión o está en la frontera de la existencia (con omen/ ei, , ote/ete).
Horiek guztiak filosofia existentzialetako konstanteak dira. Eguneroko bizitza ‘ilusioa’ gisako zerbait dela onartzen dute. Hau azpimarratu duen filosofia bat, adibidez, ‘maya’ren ideia darabilen vedantiar hinduismoa da. Ala australiar bertokoen ‘mundu amestua’.
Todas estas son constantes de las filosofías existenciales. La vida cotidiana es considerada en ellas algo así como una ‘ilusión’. Una filosofía que enfatiza esto, por ejemplo, es el hinduismo vedanta y su idea de ‘maya’. O el ‘mundo soñado’ de los aborígenes australianos.

Batura lehenesten dugu bizitzaren alde desberdinetan. / Bizitzarekiko eta urkoarekiko batasuna dugu helburu.


. Unirnos a la vida y a los semejantes es el objetivo en la vida.

Batura erabat azpimarratzen dugu: ‘batera’, ‘-ok’ barruragarria, eta ‘Gu’tartasuna.
Enfatizamos la unidad: 'batera', la grupación que une, el '-ok' interiorizador, y la 'Gu'tartasuna.

Nia etxean edo gutartasunean txertatzen dugu.

 

. Insertamos al yo a la Etxea o casa, y al lugar o entorno.

Euskaldunok gurezkoa edo berezkoa dugu, gure burua lekuren batetan aurkeztean, etxearen bidez egitea. Askotan, ez da besterik behar, eta ezizen horrekin ezagutuko gaituzte leku horretan. Demagun, herri urrun batetan, senideen ezaguerarik gabe:
Los vascos tenemos como nuestro o característico, cuando nos presentamos, hacerlo por la casa. A menudo, simplemente no es necesario más, y nos quedaremos con ese apodo en ese lugar. Digamos en un pueblo lejano en que nadie conoce a familiares:
- Nongoa zara zu? (eta ez hainbeste ‘nor zara zu’)
- Telletxekoa.
- Ah! Aupa ba, Telletxe, zatoz nigaz hemendik.
- Nongoa zara zu? (y no tanto ‘nor zara zu’)
- Telletxekoa.
- Ah! Aupa ba, Telletxe, zatoz nigaz hemendik.

- ¿De dónde eres tú? (y no tanto ¿Quién eres tú?)
- De Telletxea,
- ¡Ah! Aupa pues, Telletxea. Ven por aquí conmigo’.
Gure etxearen izenaz ezagutuak izango gara orduan. Kaleko bizitzan ere, bide batez, ohikoena izan daiteke sendiko abizenaz ezagutuak izatea. Ikastola baten adibidez, normala izan daiteke norbaitek ikaskideak deituretatik ezagutzea, eta beraien izenei inoiz ez erreparatu izana.
Seremos conocidos por el nombre de nuestra casa. En la vida de ciudad, análogamente, resulta de lo más común ser conocido por el apellido. En una ikastola puede ser normal que alguien sepa los apellidos de sus compañeros de clase, y no haber reparado nunca en sus nombres.
Beste leku batzuetan, egoerak senide edo izena agerraraztea eskatuko du. Demagun, herri berekoen artean:
En otros lugares, la situación requiere que aparezcan familiares o el nombre. Digamos, entre personas del mismo pueblo:
- Nongoa zara zu, baina?
- Telletxekoa, ba! Adelaren alaba!
- Nongoa zara zu, baina?
- Telletxekoa, ba! Adelaren alaba!

‘- ¿De dónde eres tú, entonces?
- ¡Telletxea, pues! ¡La hija de Adela!’
Euskal Senan antzinako ordena, gaur egun oraindik leku askotan jarrai bezala, etxea, herria eta sendiaren kokapena izan ohi zen. Demagun, herri desberdinekoen artean baina senideren bat ezagutuz:
El orden de la Euskal Sena, como se sigue haciendo en muchos sitios, es la ubicación de la casa, el pueblo y la familia. Pongamos, de diferente pueblo pero conociendo a algún familiar:
- Nongoa zara zu, ba?
- Ubidekoa naz. Telletxekoa, herriko irteeran dagoen etxe handi batekoa. Hango Adelaren alaba naiz.
- Nongoa zara zu, ba?
- Ubidekoa naz. Telletxekoa, herriko irteeran dagoen etxe handi batekoa. Hango Adelaren alaba naiz.

‘- ¿De dónde eres tú, pues?
- Soy de la casa Telletxea, una de las casas grandes en la salida de la ciudad. Soy la hija de Adela.’
Hau mendebaldarrak ez diren gizarteetan ohitura hedatua da. Norbanakoa ez da bere niaren gainean definitzen, taldeetan baino. Taldea handia zein txikia izan daiteke, etnia, klana ala jatorri lekua ardatz harturik. Demagun, ‘Nor zara zu?’ galera, eta mendebaldar erantzuna: ‘John Smith naiz, abokatua, eta hau ala bestea eskatzera etorri naiz’. Mendebaldarrak ez diren kulturetan, aldiz, honela litzateke: ‘Nor zara zu?’; eta erantzuna: ‘Inwana (etnia edo tribukoa) naiz, Wahse klanekoa. Muhre dut izena’.
Este es un hábito extendido en las sociedades no occidentales. El individuo no está definido sobre él mismo o su yo, sino sobre su grupo. Puede ser un grupo mayor o menor, como la etnia, el clan o el lugar de origen. Supongamos la pregunta ‘¿Quién eres?’ Y la respuesta occidental: ‘Soy John Smith, abogado, y vengo a solicitar esto o aquello’. En las culturas no occidentales, sin embargo, sería ‘¿Quién eres?’; y la respuesta: ‘soy Inwana (la entia o tribu), del clan Wahse. Mi nombre es Muhre’.

Erlazioetan batura lehenesten dugu (bat egin, bat etorri, batera joan…)
. En las relaciones priorizamos la unidad (bat egin o ‘unirse’ para muchos actos, bat etorri o ‘venir en uno’ para estar de acuerdo, batera joan o ‘ir en uno’ para ir con alguien…)


Euskarak giza erlazioetan batasuna lehenesten du, batua sentitzea. Adibidez, norbaitengana bagoaz, bat egingo dugu berarekin. Biok nonbaitera bagoaz, berarekin batera joango gara. Eta iritziren batetan ados bagaude, bat etorriko gara berarekin. Dakusagun pausuz pausu.

El euskara prioriza la unidad en las relaciones humanas, sentirse unido. Por ejemplo, si vamos a juntarnos con una persona, no sólo nos juntaremos, bat egingo dugu berarekin, ‘haremos uno con ella’. Si vamos a alguna parte con ella, berarekin batera joango gara, ‘iremos en uno o unidos con ella’. Y si nos ponemos de acuerdo en alguna opinión, bat etorriko gara berarekin, ‘vendremos a una con ella’. Veamos paso por paso.
Norbaitekin biltzean, berarekin batuko gara.
Al encontremos con alguien, nos uniremos:
. Zurekin bat egin nuen enparantzan.
. Zurekin bat egin nuen enparantzan.
. ‘Me hice uno contigo en la plaza’.
Eta ados bagaude zerbaitetan, adostasuna batura metaforarekin erakutsiko dugu:
Si estamos de acuerdo en algo, la suma del consenso se mostrará con la metáfora de la unidad:
. Zurekin bat nator.
. Zurekin bat nator.
. ‘Vengo uno o en uno contigo’.
Berarekin nonbaitera bagoaz, berarekin batera goaz:
Y si vamos juntos a algún lugar, iremos en uno:
. Zurekin batera joango naiz hondartzara
(eta ez ‘zurekin joango naiz hondartzara’).
. Zurekin batera joango naiz hondartzara.
. ‘Voy en uno contigo a la playa’.
Nonbaiten biltzean, zerbait adostean, eta nonbaitera joatean, gure batasuna eta batuak gaudela oso argi gelditu da:
Cuando nos reunimos en algún sitio, acordamos algo, o nos vamos a algún lugar, nuestra unidad y que lo hacemos todo ‘en uno’ es taxativo:
. Zurekin bat egin nuen enparantzan,
zer egitean bat etorri ginen,
eta batera joan ginen hondartzara.
Ah, zein egun ederra!
. Zurekin bat egin nuen enparantzan,
zer egitean bat etorri ginen,
eta batera joan ginen hondartzara.
Ah, zein egun ederra!

  ‘Me uní a ti en la plaza,
Vinimos en uno sobre qué hacer,
Y fuimos en uno a la playa.
¡Qué hermoso día!’

Taldea eta gu biltzen gaituen zenbaketak egiten ditugu, nia zokoratuz (zenbaketa biltzailea).
. Realizamos conteos que unen al grupo, aparcando al yo (conteo unitivo).


Taldea nabarmentzeko, zenbaketa baten bidez jendea eta gu bildu eta batu egiten gara. Ez gara solte eta ahul sentitzen, batura bat gara eta. Zenbaketa horrek derakuskigu batura hori.

Para resaltar el grupo, unimos al resto del grupo y a nosotros en un conteo conjunto. No estamos sueltos ni debilitados, nos sentimos unidos. Somos un grupo unido en ese conteo.
. Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok etorri gara.
. Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok etorri gara.
  ‘Hemos venido a Arantxa, Itziar, Kepa y los cuatro’. Significando ‘esos cuatro’ que se me contiene a mí.
. Ama eta biok joango gara.
. Ama eta biok joango gara.
  ‘Iremos ama y los dos’. Significando ‘esos dos’ a ambos.
Azken adibidean ikus daiteke asmoa ez dela ausazkoa. Bi lagun izanik ere, batuketa egin eta borobila burutzen da. En el último ejemplo podemos ver que la expresión no es aleatoria. La suma se realiza y la ronda que me contiene se completa.
Euskeraz bat egitea borobila edo borobiltasuna lortzea dela dirudi, beraz. Borobilean desberdintasunik ez dago, ertz guztiak dira berdinak (ez beste figura geometrikoetan bezala). Psikologikoki borobilaren barruan, babestuta senti gaitezke, talde osotasunaren barruan. Parece que la unión en euskera conlleva una metáfora de círculo y de redondez. En el círculo no hay diferencia, todos los bordes son iguales (no como en otras figuras geométricas). Dentro de lo psicológicamente redondo, podemos sentirnos protegidos, dentro de todo el grupo.

-ok barneratzailearekin nia zokoratzen eta taldekidetza lehenesten da
. Con el -ok inclusivo se aparta el yo y se prioriza la pertenencia al grupo.


Euskarazko -ok atzizki bateratzailea deigarria da. Hitz egitean aipatu den kolektiboan hizlaria barruan kotsideratzen dala esateko erabiltzen da, talde sentipena indartzeko.

En euskera existe un sufijo -ok inclusivo que llama la atención. Se utiliza para mostrar que el colectivo del que se habla contiene al hablante en un sentido grupal, para fortalecer el sentimiento de grupo.
Aurreko adibideek bazuten -ok hori itsatsia: Los anteriores ejemplos ya incluían ese sufijo unitivo -ok:
. Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok etorri gara.
Ez ‘laurak’, ohiko pluralean. ‘Laurok’ -ok plural barneratzailea dauka, ni barruan nagoela eta talde bat garela indartuz.
. Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok etorri gara.
No es ‘laurak’ o ‘los cuatro’, en el plural habitual. ‘Laurok’ tiene el plural inclusivo con -ok, indicando que yo estoy dentro y que somos un grupo.
. Ama eta biok joango gara.
Ez ‘biak’, ohiko pluralean. -ok atzizkiak barnean sartzen nau eta talde gisa aurkezten gaitu.
. Ama eta biok joango gara.
No es ‘biak’ o ‘los dos’, en el plural habitual. -ok me incluye y nos muestra como grupo.
Atzizkia edozein talderi itsasten zaio: El sufijo se le adjunta a cualquier grupo:
. Euskaldunok la hostia gara.
Ez da ‘euskaldunak’, ohiko pluralean.
‘Euskaldunok’ esaten badut ni barruan nagoela eta talde bat garela erakusten ari naiz.
. Euskaldunok la hostia gara.
. ‘Los vascos somos la hostia’.
No es ‘euskaldunak’, en el plural habitual. Al decir ‘Euskaldunok’ indico que yo estouy dentro de ese colectivo, y que somos tal colectivo y grupo unido.
. Lagunok! Goazen hemendik!
Taldetasuna eta deia indartzen du -ok atzizkiak.
. Lagunok! Goazen hemendik!
. ‘¡Amigos! ¡Vámonos de aquí!
El sufijo -ok acentúa el sentimiento de grupo e intensifica el llamamiento a los compañeros.
Azken adibidean ikus daiteke asmoa ez dela ausazkoa. Bi lagun izanik ere, batuketa egin eta borobila burutzen da. En el último ejemplo podemos ver que la expresión no es aleatoria. A pesar de ser simplemente dos en el grupo más mínimo posible, la suma se realiza y la ronda que me contiene se completa.
Euskeraz bat egitea borobila edo borobiltasuna lortzea dela dirudi, beraz. Borobilean desberdintasunik ez dago, ertz guztiak dira berdinak (ez beste figura geometrikoetan bezala). Psikologikoki borobilaren barruan, babestuta senti gaitezke, talde osotasunaren barruan. Parece que la unión en euskera conlleva una metáfora de círculo y de redondez. En el círculo no hay diferencia, todos los bordes son iguales (no como en otras figuras geométricas). Dentro de lo psicológicamente redondo, podemos sentirnos protegidos, dentro de todo el grupo.

Gu niaren ordezkatzaile gisa maiz erabiltzen da, eta aditzak eta esaldiak ‘guka’ jarri ere.
. Gu o ‘nosotros’ suele reemplazar al yo, e incluso los verbos y frases se formulan en forma de ‘nosotros’.


Euskarak guka aritzeko joera du, nika aritzeko joera zokoratuz. Horretan aditzak inplikatzen dira ere:

El euskera tiene tendencia a utilizar el ‘nosotros’ en vez del ‘yo’. Implica incluso la conjugación de los verbos.
. Ene! azaldu da gure Arantxa be, saltoka etorri zaigu
(eta ez: ’Ene! azaldu da Arantxa be, saltoka etorri da’).
. Ene! azaldu da gure Arantxa be, saltoka etorri zaigu.
‘¡Aiba! Ha venido también nuestra Arantxa, saltando nos ha venido’.
. Gure Amak esaten zuen hori!
(eta ez: ’Nire amak esaten zuen hori!’)

. Gure Amak esaten zuen hori!
‘¡Eso decía nuestra Madre!’

Maitasunez gainditzen ditugu niakeriak eta diruzalekeriak.

. Con amor superamos los egocentrismos y la avaricia.



Sentipen maitagarri eta poetiko betezko esakerek gure nia zokoratzen dute. Dakusagun adibideren bat.


Sentimientos amorosos y poéticos dejan del lado el yo, en euskera. Veamos unos ejemplos.
Zerbait urkoagaitik egitean ala gure horretatik ateratzean maitasunez ematen dugu (amore eman).
. Cuando hacemos algo por el prójimo, o damos nuestro brazo a torcer, es Amore eman, ‘damos amor’.


Gizakiontzat askotan korapilatsua da amore ematea, hots, gure eleketatik atera, gure horretatik atera. Baina maitasun kontu bat da, urkoagaitik egiten dugun zerbait; eta horrela adierazten dugu literalean: amore eman.

Para las personas es a menudo muy complicado ‘dar el brazo a torcer’ y ‘renunciar’. Implica ‘salirnos de nosotros’, gure horretatik atera. Pero es un asunto de amor, algo que hacemos por el prójimo. Y lo mostramos literalmente: ‘renunciar’ se dice amore eman o ‘dar amor’.

Diruzalekeriak maitasun jokaerez gainditzen ditugu (muxu-truk)
. Superamos la codicia con regalos muxu-truk, a cambio de un beso.


Niakeria eta zikoizkeria erabat bekaltzen edo aurre egiten ditu opariaren aktuak. Euskeraz maitasunarekin egiten dugu, musu-truk.

El hecho del regalo confronta directamente los valores de egocentrismo y avaricia. En euskera lo hacemos con amor, musu-truk o ‘a cambio de un beso’.
Ideia hauek hizkuntza beran txertatuak egoteak heziketaren mesederako da, jakiña.
Obviamente, el que estas ideas vayan incrustadas en el propio idioma favorece la educación en valores

Borobiltasunaz eta patxadaz aztertzen eta erakusten dugu mundua (SOV egiturako esaldietan)

. Analizamos y mostramos el mundo con circularidad y sosiego (en frases con estructura SOV).

SOV edo Aditza azkenean jartzea, orokorretik zehatzerako eranskariaren bidez.
. SOV o Verbo al final, mediante aglutinación de lo general a lo particular.


Euskerazko perpausetan, aditzak adierazten digun akzioa esan aurretik, egoeraren elementu guztiak zeintzuk diren ezagutarazten ditugu. Hizkuntzalaritzan SVO akronimoarekin deitu da orden hau: Subject, Verb, Objects. Auzolanean honakoak dakartzala agerian utzi da:

En euskera, en sus frases, antes de mencionar la acción indicada por el verbo, se dan a conocer todos los elementos de la situación u objetos. Lingüísticamente, es el orden denominado con el acrónimo SVO: Subject, Verb, Objects. En el Auzolan se ha revelado que:
. Ondorioen edo akzioaren gakoen aurretik, ulerpenerako beharrezkoak diren zehaztasunak komunikatzeko beharra dago. Hizlariak testuinguru osoa aurkeztu behar du lehenik; entzuleak, dena ondo kokatu adimenean. Orduan, horren ondoren, gertatuaren gakoa dator.
. Antes de las consecuencias o claves de acción, se comunican los detalles necesarios para la comprensión. El orador o emisor debe presentar primero todo el contexto; el oyente o receptor, posicionarlo todo mentalmente. Luego, después de eso, viene la clave de lo sucedido.
. Hizlariak eszenak eta testuinguruak leialtasunez aurkezteko nolabaiteko konpromisoari lotzen zaio, dagokion ekintza azpimarratu eta komunikatu aurretik.
. El emisor tiene un cierto compromiso de presentar fielmente escenas y contextos antes de poner el énfasis y comunicar el acto en cuestión.
. Arretak amaiera arte dirau, hau da, informazio guztia eduki arte. Entzuleak hizlariari begirunea gordetzen dio, beraz.
. La atención se mantiene hasta el final, es decir, hasta que se obtiene toda la información. El oyente o receptor mantiene este respeto al orador o emisor.
Osotasunari eta, osotasun horretan, ekintzari (eta ez hainbeste personei eta gauzei) ematen zaio garrantzia:
Se da importancia a la totalidad, y dentro de esa totalidad, a la acción (y no tanto a las personas o cosas):
. Osotasuna ezagutaraztea eta ulertzea ezinbestekoa gertatzen da komunikazioan. Ezaugarriak eta gero, argibideak eta gero, dena ezagutarazi eta ulertu eta gero, gertatuaren ekintza komunikatzen da.
. El conocimiento y comprensión de la totalidad es esencial en la comunicación. Después de las características, después de las aclaraciones, después de que todo se conoce y se comprende, entonces se comunica la acción.
. Horregatik, ekintzari, ekimenari, ematen zaio garrantzi gehiago. Dena leialtasunez aurkezten da berari harrera emateko; pertsonak eta gauzak berarekiko lekutzen dira.
. Por este motivo, se da más importancia a la acción, a la iniciativa. Todo el escenario es presentado para darle la bienvenida: la gente y las cosas son situadas respecto a ella.
Bitxikeri gisa, auzolankide batek patxadaz hitz egitearekin lotzen du egitura hau. Gauzak lasai esan, dana ondo bildu, orduan amaitu. Euskaldunen artean, hizlariek beraien artean zapaltzeko jarrera askoz gutxiago ematen dela deritzo, eta hizkuntzaren egitura honek horretan laguntzen duela.
Como curiosidad, una auzolankide ha comentado que ello está relacionado con hablar patxadaz, ‘en calma y correctamente’. Decirlo todo con tranquilidad, recoger los detalles bien, y sólo entonces terminar. Opina que entre los euskaldunes se da menos el hablar pisándonos los unos a los otros, y que eso se relaciona con este aspecto del euskera.