08 junio 2016

¿Otro año más de tortura para Eliseo Gil?



Eliseo Gil beste urtebete torturapean?
Arabako fiskaltzak instrukzio fasea beste urtebete luzatzea eskatu du Iruña-Veleiako zuzendari ohi Eliseo Gilen aurkako auzian. Gogoan izan zazpi urte baino gehiago igaro direla Arabako Foru Aldundiak kereila jarri zionetik ondarearen aukako ustezko  kalteak leporatuz, eta sei hilabete baino gehiago Ertzaintzak bere polizia-txostena entregatu zuenetik, eta honetan ez zela inolako erruduntasun zantzurik agertzen zuzendari-ohiaren aurka.
Ez dezagun ahaztu Euskal Herrian instrukzio fasean denbora gehien daraman auzia dela, eta Epaiketa Lege berriak bost urte baino gehiago irekita daramaten auziak artxibatzea edo epaiketara eramatea agintzen duela, 2016ko ekainaren 6ko datarekin. Iruditzen zaigu zentzurik gabeko krudelkeria baten aurrean gaudela eta  historia honetako ezusteko protagonistari ezarri zaion   "aulki-zigorra" luzatzeak ez duela inolako justifikaziorik, urteetan pilatutako sufrikarioari sufrikario gehiago gehitzen diolako, eta hau guztia ezohiko aurkikuntza arkeologiko batzuk egitearen delitu ikaragarriarengatik.
Esandakoagatik, Gasteizko 1. Epaitegiari eskatzen diogu ez aintzat hartzeko fiskaltzak egindako eskaria eta Eliseo Gilen aurkako auzia behin-betiko artxibatzeko.

Gasteiz, 2016ko ekainak 8
Lurmen, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia


¿Otro año más de tortura para Eliseo Gil?
La fiscalía de Álava ha solicitado que la fase de instrucción se prorrogue un año más en la causa abierta contra el ex director de Iruña-Veleia Eliseo Gil. Queremos recordar que han pasado más de siete años desde que la Diputación Foral de Alava interpusiera una querella por presuntos daños al patrimonio , y más seis meses desde que la Ertzaintza entregara su informe policial, sin que se encontrara el más mínimo indicio de culpabilidad contra el antiguo director.
No olvidemos que se trata de la causa que más tiempo lleva en fase de instrucción en el País Vasco, y que la Nueva Ley de Enjuiciamiento Criminal  dictamina que las causas abiertas de más de cinco años, con fecha tope de 6 de junio de 2016, sean archivadas o llevadas a vista oral. Nos parece un cruel sinsentido  y una injusta prolongación de la 'pena de banquillo' para el involuntario protagonista de esta triste historia, dado que viene a añadir un sufrimiento innecesario al sufrimiento acumulado durante tantos años, y todo por el enorme delito de ser autor de unos hallazgos arqueológicos extraordinarios.
Por todo ello, pedimos a juzgado nº 1 de Vitoria-Gasteiz que desoiga la petición de la fiscalía y archive definitivamente el caso.
Vitoria-Gasteiz, a 8 de junio de 2016
Lurmen, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia